Shrek, ardi errebeldea

Shrek, ardi errebeldea Bere istorioak harrituta utziko zaitu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/shrek-ardi-errebeldea/@@download/image/ovejarebelde.jpg
2018/05/17
albiste-laburra
Bere istorioak harrituta utziko zaitu!
Shrek, ardi errebeldea

Zeelanda Berriko ardi famatuenak Shrek izena du, eta ez da ohiko ardia. Munduan gehien gorroto duena? Artilea mozteko unea! Adi ardi honek egin zuenari!

 

Shrek ardiak artaldea utzi eta ezkutatzea erabaki zuen... sei urtez! 2004an aurkitu zuten kobazulo batean, eta ordurako bere bolumena bikoiztua zuen. Azkenik, lortu zuten Shrek errebeldearen artilea moztea; telebistan zuzeneko jarraipena egin zuten. 27 kilo artile kendu zizkioten; ardia famatua bilakatu zen, hainbat liburu inspiratu zituen, eta istorioak dirutza ekarri zion John Perriam jabeari. Honek, dena eman zuen eskola eta elkarteetara.

 

Shrek 16 urtez bizi izan zen bere jabeekin. Perriamen esanetan, sekulako nortasuna zuen ardiak, umeak maite zituen eta baita adinekoak ere. Egun, oraindik kontatzen dute bere istorioa. Harrigarria, ezta?