Shrek 2 ****

Fionaren gurasoei egin beharko die aurre Shrek atseginak. Aitaginarrebak ez du ogro berdea gehiegi maite. Ezta amaginarrebak ere. Alaba kutunarentzat Shrek gutxiegi dela pentsatzen baitute biek ala biek. Hortaz, maitagarriari, printze urdinari eta botadun katuari ere laguntza eskatuko diete Shrek bistatik ken diezaieten. Gauzak, ordea, ez zaizkie uste bezala irtengo. Ipuin klasikoen topikoak irauli egiten ditu berriz ere Andrew Adamson zinemagileak Shrek 2 atseginean. Ia-ia lehen partea bezain ona da Shrek 2. Gag dibertigarriz josita dago, eta ohiko ironia finak bere horretan jarraitzen du. Une entretenigarri bat igarotzeko aproposa da.