Shin Chan

Shin Chan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/shin-chan/@@download/image/18p45-1_1370346460.jpg
2002/04/05
erreportajea
Amets Arzallus


"Sinosuke da mutiko alai-alaia, bihurria eta azkarra. Ez da geldirik egoten, ez zaitu uzten bakean..." Bai, egia. Kantu hau, ia-ia "Operación Triunfo" saiokoak baino gehiago entzuten hasi gara. Son Gokuk aldegin zuenetik, ez dugu horrelako lurrikararik ezagutu: Shin Chan. Telebista piztu, eta Shin Chan. Ikastolako haurren hizketaldietan muturra sartu, eta Shin Chan. Unibertsitatean ere, klase batetik besterako zigarro arteko solasaldietan, Shin Chan. GAZTETXULO ireki, eta Shin Chan! Japoniar hauek leku guzietan daude.

Gezurra badirudi ere, ume txiki, ultra-lotsagabe, baina ultra-irringarri honek sekulako arrakasta izan du euskal ikusleengan. Eta ez dira ume txikiak bakarrik begira egoten direnak. Ez, ez. Ume handi asko dago gure artean. Zergatik izango ote da? Piperrak ez zaizkiolako gustatzen? Ez, ez da posible, Gernikan ere Shin Chan ikusten dute. Neskazalea delako? Agian bai. Baina ez guztiz. Neskak ere txunditurik daude Shin Chanekin. Agian, ume txiki honen arrakasta arau guztiak haustean datza. Ez du errespeturik. Ez lotsarik. Ez mugarik. Ez ezer. Ah bai, zerbait badu: tronpa. Tira tronpa, edo tronpitoa, tron-pitoa. Txiki-txikia. Eskerrak kamerek zoom ona duten, bestela ez genioke ikusi ere egingo, bere tronpa. Nire ustez, arrakastaren gakoa hauxe da: denok dugula Shin Chan txiki bat gure barruan.

Hala ere, aholku bat. Ez egon luzaroegi Shin Chani begira. Bestela, gure ama haserretu egingo da, eta kaskarreko bat emango digu. Eta gero, badakizue. Buruan, Shin Chanen txintxoia.