Shi mian mai fu ****

Shi mian mai fu **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/shi-mian-mai-fu/@@download/image/49p48-3.jpg
2005/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Zhang Yimou. Aktoreak: Takeshi Kaneshiro, Zhang Ziyi, Andy Lau, Dandan Song. Generoa: abentura / drama erromantikoa. Herrialdea: Txina / Hong Kong. Urtea: 2004. Iraupena: 119 minutu.
49.zenbakia
Shi mian mai fu   ****
Hero zirraragarriaren uharari jarraiki, wuxia pian generoa landu du berriro Zhang Yimou maisuak pelikula eder honetan; arte martzialak, erromantizismoa eta edertasun estetikoa fintasun handiz uztartuz. Sastakai Hegalariak talde matxinoa Tang dinastia boteretsuaren aurka ari da borrokan. Jin kapitain erakargarria gerlari bakartiaz mozorrotu, eta Mei iraultzaile itsua salbatu du. Guztia matxinoen buru misteriotsua harrapatzeko trikimailu bat baino ez da, ordea. Baina, oharkabe, elkarrekin maiteminduko dira Mei iraultzailea eta Jin Kapitaina. Abentura entretenigarria izateaz gain, plastikoki film ezin ederragoa da.