She's out of my league

Kirkek ez du inoiz zorte handiegirik izan neska kontuetan. Horregatik, Molly lirain, argi eta atseginak berarekin ateratzeko eskatzen dionean, bizitzako erronkarik handienaren aurrean ikusiko du bere burua. Lagunen eta familiakoen txantxek ez diote askorik lagunduko. Judd Apatowren komedia berritzailetik edaten du, baina ez da The 40-Year-Old Virgin (2005) edo Knocked Up (2009) mugarrien mailara iristen.