Shame

Shame https://www.gaztezulo.eus/albisteak/shame/@@download/image/2012217719Shame_Steve_McQueen.jpg
2012/02/04
kritika
Testua:
Aktoreak: Zuz: Steve McQueen. Akt: Michael Fassbender, Carey Mulligan, James Badge Dale.
126.zenbakia
Brandon 30 bat urteko gazte arrakastatsua da. Frustrazioz betetako bizitza pertsonala du, ordea, eta horri aurre egiteko sexua baliatzen du. Librea, ordaindua, birtuala, eskura duena. Ezinegon existentziala baretzeko droga hutsa da sexua. Ziurrenik urteko interpretazio bikoterik onena da Fassbenderrek eta Mulliganek eskaintzen dutena. Film indartsua, ikuslearen buruan denboran geratzen den horietakoa.