Shallow Hal (Amor ciego / L’amour extra large) **

Shallow Hal (Amor ciego / L’amour extra large) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/shallow-hal-amor-ciego--lamour-extra-large/@@download/image/15p36-5.jpg
2002/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendariak: Peter eta Bobby Farrelly. Aktoreak: Gwyneth Paltrow, Jack Black, Jason Alexander. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2001. Iraupena: 113 minutu. 
15.zenbakia
There's Something about Mary trauskilkeria politikoki ez zuzenaren egileen ohiko azpiekoizpena baino ez da. Edertasuna gizakiaren kanpo itxuran beharrean haren barnean bilatzen dutela dioten hipokriten aurkako satira eskatologikoa dakarte Farrelly anaiek Shallow Hal krudelean. Aita hilzorian zela, neska politekin bakarrik irtengo zela zin egin zion Hal-ek. Rosemary ezagutuko du mutilak, baina. Rosemary 135 kilo inguruko gaztea da, eta oso erakargarria denik ezin esan; Danone gorputzen edertasun kanona aintzat harturik, bederen. Hal, ostera, haren barne edertasunaz maitemindu da. Grazia gutxiko komedia penagarria da.