Shakirari isuna jartzea aztertzen ari da Bartzelonako Udala

Shakirari isuna jartzea aztertzen ari da Bartzelonako Udala https://www.gaztezulo.eus/albisteak/shakirari-isuna-jartzea-aztertzen-ari-da-bartzelonako-udala/@@download/image/20108208722Shakira.jpg
2012/12/13
berria
Bere disko berriaren –'Sale el sol'– aurkezpen bideoklipa izango dena grabatzeko Bartzelona aukeratu du Shakirak. Besteak beste, iruditan Harley Davidson baten gainean ageri da kaskorik ipini gabe hiriko kaleetan zehar ibiltzen. Pla de Palau izeneko iturri barruan ere grabatu ditu beste zenbait minutu irrati bat eskuan zuela uretan dantzan, eta inguruan zebiltzan oinezkoak gonbidatu ditu barrura. 

Udalak badaki Shakira berean edukitzeak hiriaren irudiaren alde egingo duela; ez du begi onez ikusi, ordea, Kolonbiako artistaren jokabidea: "pertsonaia publikoa den heinean, bere jarrerak eredugarria izan beharko luke". Spota aztertzen ari dira orain, grabazioan zehar egindako arau-hausteak identifikatu eta dagokion moduan zigortzeko.
Antza, arduradun komertzialek ez zioten Udalari inongo baimenik eskatu, nahiz eta azken honek argi utzi duen Bartzelonan, eskaera eginez gero, ez dagoela inongo arazorik mota honetako filmaketak egiteko.