Shaft **

Blaxploitation (70eko hamarkadan, AEBetan, beltzei zuzendutako zinema) sasoiko Shaft klasikoaren remake erdipurdikoa dakarkigu John Singletonek. John Shaft ikerlari beltzak hiltzaile zuri arrazista bat atxilotu du. Epaileak, ordea, gaztea errugabea dela erabaki, eta aske utziko du. Kalera irten eta berehala, Shaft ikerlaria hiltzen ahaleginduko da morroi mendekuzalea. Boyz N the Hood gordinarekin gatibatu gintuenetik burua altxa ezinik dabil Singleton. Ez du merezi.