Shadow of the Vampire (La sombra del vampiro / L’ombre du vampire) **

Shadow of the Vampire (La sombra del vampiro / L’ombre du vampire) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/shadow-of-the-vampire-la-sombra-del-vampiro--lombre-du-vampire/@@download/image/6p38-5.jpg
2001/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: E. Elias Merhige. Aktoreak: John Malkovich, Willem Dafoe, Catherine McCormack. Generoa: Drama. Herrialdea: AEB / Erresuma Batua. Urtea: 2000. Iraupena: 93 minutu.  
7.zenbakia
Zinemaren historiako sortzailerik handienetarikoa izan zen Friedich Wilhelm Murnau. Der Letzte Mann, Sunrise eta Tabu zirraragarriak bere maisutasunaren lekuko dira. Nolanahi ere, zinemaren maitale gehienek Nosferatu, eine Symphonie des Grauens beldurrezko film klasiko ilunaren egile izan zelako ezagutzen dute zinemagile alemaniarra. Bertan, Nosferatu banpiroaren ibilerak dira istorioaren ardatz. E. Elias Merhigek Murnau omendu nahi izan du aipatu maisulanaren filmazioaren nondik-norakoak biluzi egiten dituen film bitxi honen bitartez. Willem Dafoeren interpretazioa edonor zur eta lur uzteko modukoa da, zinez. Pelikula onegia ez den arren, istorioa erakargarria denik ezin zalantzan jarri.