Sexuz aldatzeagatik kaleratua: Trans emakume baten borroka legalak historia aldatu lezake

Sexuz aldatzeagatik kaleratua: Trans emakume baten borroka legalak historia aldatu lezake Aimee Stephens lanetik kaleratua izan zen emakume bezala bizi zela esan ondoren. Orain bere kasua Estatu Batuetako Auzitegi Gorenera iritsi da eta borroka esanguratsua izaten ari da LGBT kolektiboarentzat, eta batez ere transgenero pertsonentzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexuz-aldatzeagatik-kaleratua-trans-emakume-baten-borroka-legalak-historia-aldatu-lezake/@@download/image/AimeeStephens_SaulLoeb_GettyImages-1174526461_header.jpg
2019/10/10

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Aimee Stephens lanetik kaleratua izan zen emakume bezala bizi zela esan ondoren. Orain bere kasua Estatu Batuetako Auzitegi Gorenera iritsi da eta borroka esanguratsua izaten ari da LGBT kolektiboarentzat, eta batez ere transgenero pertsonentzat.
Sexuz aldatzeagatik kaleratua: Trans emakume baten borroka legalak historia aldatu lezake

Anthony Stephens-ek bost urte zituenetik zekien zer sentitzen zuen, eta nola ez zetorren bat sentimendu hori bere sexu biologikoarekin. Egun, 58 urterekin, bere kasuak Estatu Batuetako transgenero pertsonen egoera aldatu lezake betirako.

Carolina iparraldeko familia bautista batean haztea ez zen erraza izan Stephens-entzat. Ezta, hamarkada luzeen ondoren bere gertukoei bere benetako nortasuna erakustea. Barne borroka honek ia suizidioa eraman zuen. Behin esanda ordea, bere emazteak onartu zuen, bere alabak onartu zuen, baita bere familiak ere. Zoritxarrez, mundu guztia ez da horren ulerkorra izan.

2013an, bere oporraldietan, Stephens-ek eskutitz bat idatzi zion ehorztetxeko bere nagusiari: Esan behar dizudana oso zaila da niretzat, eta munduko ausardia guztia bildu behar izan dut. Nire garunarekin bat egiten ez duen gorputz honetan harrapatuta sentitu naiz horrek ekarri dizkidan desesperazio eta bakardadearekin. Berriz ere lanera bueltatzea, benetan naizen bezala itzuliko naiz, Aimee Australia Stephens bezala, eta Aimee-ri dagokion arropekin. Espero nire postuan jarraitu ahal izango dudala, beti egin dudana egiten dakidan modurik onenean.

Harris Funeral Homes enpresan sei urte zeramatzan Stephens-ek eta bere lankide guztiek aho batez esan duten langile bikaina zela. Thomas Rost, jabeak, ordea eskutitza irakurri eta bi astera kaleratu zuen.