Sexurako ordu onena ezagutu nahi?

Sexurako ordu onena ezagutu nahi? Harreman sexualak izateko bada une berezi bat egunean; ba al dakizu zein? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexurako-ordu-onena-ezagutu-nahi/@@download/image/LoveBrain.jpg
2018/08/14
berria
Harreman sexualak izateko bada une berezi bat egunean; ba al dakizu zein?
Sexurako ordu onena ezagutu nahi?

Egiten ditugun gainontzeko ekintza guztiek bezala, sexuak ere badu bere une egokiena egunean. Orduak igaro ahala gure animoa aldatzen doan moduan egokitzen da une hori. Hala, ikerketek diotenez, bada egunean une zehatz bat sexurako ideala dena: gaueko hamarrak.

Zehatzegia iruditzen zaizu? Jarraitu irakurtzen eta azalduko dizugu ordu horrek gordetzen duen sekretua. Plos Onen argitaratutako ikerketa mardulean ondorioztatu dutenez (4 urte eman dituzte milaka pertsonen ohiturak ikertzen), gure gorputzeko elementu kimikoak ordu horretan aktibatu egiten dira. Ondorioz, zoriontsu sentitzen gara, erlaxatuak, eta gogo gehiago ditugu. Ikerketaren arabera, bada goizeko lehen orduan berdina sentitzen duen jende kopuru esanguratsu bat; goizeko 6-7ak aldera litzateke beraz beste momentu on bat sexurako.

Kortisola da sexurako gogoak pizten dizkigun kimikoa, eta maila altuena goizeko lehen orduetan eta eguneko azkenetan izaten dugu. Eta zuretzat, zein da sexurako unerik gogokoena?