SEXUMATOIA: ZITAL
“MUTIL BATEK BERE ARREBA ETA AMAREN ARGAZKIETAN MASTURBATZEKO ESKATU ZIDAN”
IBAN BILBAO BARTUREN ‘ZITAL’-EK (BERMEO, 1982) BERMEOKO HITZ ETA ESAMOLDEEI BURUZKO LANA “HACKEATU” ETA HAREN ZABALKUNDEA EGITEN DU. TROLL JARDUNEAN ARITZEA GUSTATZEN ZAIO, SARE SOZIALETAN ZEIN BIZITZA ERREALEAN.
- Zein da zure film erromantiko gogokoena?
V for Vendetta (James McTeigue, 2005). Idealek 400 urte geroago ere mundua alda dezakete. - Eta noizbait bero-bero jarri zaituen telesaila?
Nip/Tuck (Ryan Murphy, 2003) nahiko morbosoa zen. - Zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
“Forocoches-en kontua daukat” edota “egunero Wordle-n aritzen naiz”. - Erradikal eta erromantikoa zarela agertzen da zure Twitter kontuan. Hala al da?
Bai, baina idealen erromantizismoa da; ba al dago euskaraz hitz egitea baino gauza erradikal eta erromantikoagorik? - Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Aitona Ramon Bilbao deitzen zen, eta izen bereko ardoa edaten ari ginela, txantxetan esan nuen nire aitona zela mahastien jabea... eta ttak! - Bideo-jokoez edota bermeotarrez hitz egiteak balio al du ligatzeko?
Ezin da bideo-jokoek ematen duten birjinitate ezkutuaren aurkako ligatzeko sorginkeriarik erabili, eta aurpegi honekin ez dago salbatuko nauen euskalki zein baturik. - App-ak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu?
Nire argazki bat neska bihurtu genuen app batekin, eta ligatzeko app batean mila ‘atsegin dut’ lortu nituen bi ordutan! - Oheratzeko ‘playlist’-ik badaukazu?
Musikarik hoberena bikotearen intziriak dira. - Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Ondoren txalo-zaparrada jotzen dut, hegazkinak lurra hartzen duenean ezjakinek egiten duten bezala. - Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
Bai, lagunek txokoan. CSI-koak argi morearekin agertuz gero, leku hark manifestazio feminista emango luke, eta ni parte-hartze horren zati oso txikia izango nintzateke. - Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Bost izarreko hotel batean. Jacuzzia, ardo ona, eta telebistan Kiko Matamoros eta Belen Esteban mokoka. - Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
Mutil batek bere arreba eta amaren argazkietan masturbatzeko eskatu zidan; eta ez, ez nuen egin. - Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
Behin neska-lagun batek garrasi eginarazi zidan, eta Nacho Vidalek zapoarekin baino bidaia-astral zoroagoa sentitu nuen. - Eta traketsena?
Neska-lagunarekin larrutan ari nintzela, pisukidea sartu eta Despacito abestia topera jarri zuen. Bertan behera utzi behar izan nuen, kar-kar-kar!

