SEXUMATOIA: OLATZ SALVADOR

SEXUMATOIA: OLATZ SALVADOR “Jendeak nire kantak jartzen ditu larrua jotzeko” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexumatoia-olatz-salvador/@@download/image/sexumatoia.jpg
2023/03/28
elkarrizketa
“Jendeak nire kantak jartzen ditu larrua jotzeko”
SEXUMATOIA: OLATZ SALVADOR

OLATZ SALVADOR (DONOSTIA, 1990) ‘AHO UHAL’ DISKOAREN BIRAKO AZKEN KONTZERTUAK EMATEN ARI DA ETA GAZTEAREN ‘YOKO ONA’ BIDEOPODCASTEAN ERE PARTE HARTZEN DU. SEXUAREN MUSIKAN ERE HAIN TREBEA OTE DA?

  • Zein da zure film erromantiko gogokoena?
    Ez daukat kutunik, baina duela gutxi Portrait de la jeune fille en feu (Céline Sciamma, 2019) ikusi nuen eta asko gustatu zitzaidan.
  • Eta noizbait bero-bero jarri zaituen abestia?
    Akua Naru-ren Poetry: how does it feel?
  • Noiz eman zenuen zure lehen musua?
    Donostiako Aste Nagusian, goizeko ordu txikitan. Edozein "ñoñostiarren" ametsa: Kontxako hondartzara joan ginen.
  • Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
    Nire lanagatik, astero joaten naiz hitzorduetara nahiko itsuan. Beraz, zergatik ez?
  • Zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
    “Ez naiz matxista, eta ezta feminista ere”.
  • Zer da lehen begiratuan erakartzen zaituena?
    Lehen, agian begiak. Orain, ahoa dela esango nuke.
  • Inoiz eman al dizute kalabazarik?
    Bai, noski, nori ez? Era originaletan gainera.
  • Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
    Gazteagoak ginenean, “bakarrik nago etxean” esaldia.
  • App-ik edo sare sozialik erabili izan al duzu ligatzeko?
    Mundu birtuala hasiera bat izan daiteke, baina aurrez aurrekoa ezinbestekoa da niretzat.
  • Ze menu prestatuko zenuke zita baterako?
    Gustuen arabera! Baina begetarianoa/beganoa izan ezean, txirlak eta arraina labean, adibidez. Bestela, barazkiak wok-ean.
  • Ligatzeko playlist-ik badaukazu?
    Egia esan ez, baina momentu beroetarako gustuko dudan musika bai.
  • Zure kantuak erabili izan al dituzu ligatzeko edo sexu jolaserako?
    Kar-kar-kar, ez!! Baina esan didate jendeak nire kantak jartzen dituela larrua jotzeko.
  • Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?
    “Izan zu zeu” eta “esaiozu zerbait”.
  • Eta txarrena?
    Interesantearena egitea.
  • Zurekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?
    Ez naiz oso espabilatua izan. Behin parrandan buelta bat ematea proposatu zidaten eta ez nuen harrapatu. Lagun batek azaldu behar izan zidan.
  • Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
    Inplikatuak eroso sentitzea, adibidez. Oinarrizkoa dirudi, baina ez da beti gertatzen.
  • Zein da zure fantasiarik zoroena?
    Beti fantasiak edukitzen jarraitu ahal izatea.
  • Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
    Teilatuperik ez duzunean, nolabait biziraun behar!
  • Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
    Hotel bateko jacuzzi batean.
  • Sexuan izan duzun esperientziarik traketsena?
    Agian lehena, edo goizeko hiruretatik aurrera gertatu diren batzuk.
  • Zer da sekula probatuko ez zenukeena?
    Sexu harremanak grabatzea.