SEXUMATOIA: NEREA RODRIGUEZ

SEXUMATOIA: NEREA RODRIGUEZ “Dominatrix bat bezala janztea eta aritzea izan da inoiz egin didaten proposamenik zoroena” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexumatoia-nerea-rodriguez/@@download/image/SEXUMATON_232_1.jpg
2021/12/07
elkarrizketa
“Dominatrix bat bezala janztea eta aritzea izan da inoiz egin didaten proposamenik zoroena”
SEXUMATOIA: NEREA RODRIGUEZ

Nerea Rodriguez (Andoain, 1978) telebistan ikusi izan dugu, azkenaldian ‘Baserria’ saioko eztabaidetan. Andoaindarrak hontzak direnez, gustuko du gauez ibiltzea, beraz, azti ibili, bere begiradarekin harrapatuko zaitu eta!

 

  • Zein da zure film erromantiko gogokoena?
    Lost in translation (Sofia Coppola, 2003).
  • Eta bero-bero jarri zaituen telesaila?
    Sexu gutxi ikusten dut, agian gaizki aukeratzen ari naiz... Gaizka, mesedez, atera honi buruzko zerrenda
  • Noiz eman zenuen lehen musua?
    Andoaingo jaietan, 15 urterekin.
  • Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
    Fisikoki beste pertsona ezagutu gabe bai, baina fidatzeko modukoa dela jakinda.
  • Zer da zita batean esan behar ez dena?
    Gustuko ez dituzun gauzak gustuko dituzula esatea.
  • Zer da lehen begiratuan erakartzen zaituena?
    Eskuei erreparatzen diet bereziki. Gero, aurpegia eta ibiltzeko edo mugitzeko era. Halere, izaera da benetan maitemintzen nauena.
  • Inoiz eman al dizute kalabazarik?
    Umiltasun osoz, ez.
  • Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
    Patentatutako begi-keinuarekin hasten naiz beti, eta hortik aurrera inprobisatu. Ligea behin eta berriz nire etxera erakartzeko oilasko errea prestatzen dut. Beganoen bertsioa ere badut, arroz zuria etxean egindako tomate saltsarekin. Biekin arrakasta.

  • Ligatzeko, sare sozialak ala zita tradizionala?
    Emaitzak lortzeko biak uztartu behar dira, baina egia da zitara joateko pausoa eman baino lehen nahiago izaten dudala birtualki elkarrizketak izatea nolakoa den ikusteko.
  • Eta parrandak ala kontzertuak?
    Kontzertuetan fitxatu eta parrandan gauzatu.
  • Zita batean zuk ematen al duzu lehen pausoa?
    Ez daukat arazorik lehenengo pausoa emateko, ligatzeko, zita eskatzeko edota sexurako.
  • Ze menu prestatuko zenuke lehen zitan?
    Patata-tortilla eta ardo ona. Eta gero... badakizue!
  • Ligatzeko ‘playlist’-ik badaukazu?
    Ez, baina sexurako bai.
  • Argia piztuta ala itzalita?
    Itzalita.
  • Zein da zurekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?
    Nahiago ditut esaldi zuzenak eta argiak, buelta askorik eman gabe.
  • Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
    Ondoren dutxa bat hartzea.
  • Etxeko zein txoko da onena sexurako?
    Dutxa eta ohea.
  • Zein da zure fantasiarik zoroena?
    Pertsona asko nire esanetara izatea.
  • Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
    Ez dut gustuko, ez naiz batere exhibizionista.
  • Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
    Hotel zoragarri batzuen dutxa, bainuontzi edo oheetan.
  • Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
    Dominatrix bat bezala janztea eta aritzea. Ezin ezetz esan!
  • Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena? Eta traketsena?
    Pertsona batekin benetan konektatzean denak izaten dira oso gozagarriak. Eta traketsenak besteak plazera emateko gogorik ez duenean.