[SEXUMATOIA] NEREA ELIZALDE: “Esperientzia trakets batzuk izan ostean, tentuz aukeratzen ditut ohekideak”

[SEXUMATOIA] NEREA ELIZALDE: “Esperientzia trakets batzuk izan ostean, tentuz aukeratzen ditut ohekideak” Nerea Elizalde (Bilbo, 1998) aktoreak ‘Go!azen’ eta ‘Zeru ahoak’ telesailetan lan egin du besteak beste. Abesten eta dantzatzen trebea da, eta ligatzen ere halakoa dela dirudi. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexumatoia-nerea-elizalde-201cesperientzia-trakets-batzuk-izan-ostean-tentuz-aukeratzen-ditut-ohekideak201d/@@download/image/sexumatoia__home.jpg
2026/05/13
Nerea Elizalde (Bilbo, 1998) aktoreak ‘Go!azen’ eta ‘Zeru ahoak’ telesailetan lan egin du besteak beste. Abesten eta dantzatzen trebea da, eta ligatzen ere halakoa dela dirudi.
[SEXUMATOIA] NEREA ELIZALDE: “Esperientzia trakets batzuk izan ostean, tentuz aukeratzen ditut ohekideak”

Zer telesail edo filmek jartzen zaitu bero-bero?
Fleabag telesailaren bigarren denboraldiak.
Fikziozko zer pertsonaia iruditzen zaizu sexya?
Fleabag-eko “hot priest”, apaiza, edo The Lion King-eko Scar.
Zein pertsona ezagun iruditzen zaizu Euskal Herriko ‘sex symbol’-a? Zergatik?
Ainhoa Etxebarria, argi dago.

Noiz eman zenuen zure lehen musua?
Hamasei urterekin izan zen, oso jatorra zen mutil batekin. Baina orain atzera begiratuta, ez nengoen pauso hori emateko prest. Urteak pasa ziren beste bat eman nuen arte.
Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
Ez dut uste. Neure burua ezagututa, ez nintzateke batere lasai egongo. Lagunekin ligatzea gustatzen zait, “friends to lovers” delakoa, lagun izatetik maitale izatera igarotzea.
Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
Ahoa, begiak eta lepoa.
Zuk ematen al duzu lehen pausoa ala zain egoten zara?
Lehen pausoa ematen dudala esango nuke. Akaso pauso hori ez da musu bat izango, baina norbait gustuko dudanean, oso argi esaten
dut.
Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Musika asko erabiltzen dut ligatzeko. Abestiak partekatu, gomendioren bat egin… Gauza asko esan daitezke musikaren bitartez.
Dantzatzen ere nahikotxo ligatu izan dut.
Zer menu prestatuko zenuke zita baterako?
Ez naiz oso trebea kozinatzen, baina agian pasta goxoren bat, ala arraina labean.
App-ak edota sare sozialak erabili al dituzu ligatzeko?
Orain dela urte batzuk Tinderra egitea erabaki nuen, baina esandakoa: ez zait ezagutzen ez dudan jendearekin geratzea gustatzen. Gaur egun ez nuke erabiliko.
Sare sozialetan DM edo mezu zuzenik bidaltzen al duzu ligatzeko? Nolakoak?
Aurrez aurre ligatzea nahiago dut, mezuei buelta gehiegi emango nizkieke. Gainera, uste dut askoz hobeto aritzen naizela
aurrez aurrekoan, adierazteko modu gehiago daudelako: bai gorputzarekin, bai ahotsarekin… Dibertigarriagoa da.

Zein famaturi bidaliko zenioke DM edo mezu zuzena?
Alba Floresi, adibidez. Aurrekoan bere dokumentala ikusi nuen eta bai, berari bidaliko nioke.
Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Ondorengo dutxa eta pixa egitea. Zistitisek oso nazkatuta naukate.
Zer gorputzeko atal ukitzea duzu gustuko?
Bizkarra eta lepoa. A! Eta besoetan hozka egitea.
Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
Harrapatu ez, baina entzun bai. Nebarekin eta lagun batekin bizi naiz, kar-kar.
Zein da zure fantasiarik zoroena?
Orain arte izan ditudan ia guztiak bete izan ditut, eta betetzeko dagoena niretzat gordeko dut .
Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
Jakina, txoko oso aproposak daude horretarako. Baina morboa sentitu ordez, urduri jartzen nau norbaitek harrapatzearen ideiak.
Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Oso oroitzapen onak ditut familiak Lizarran duen etxean.
Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
Fantasia zoro horrekin zerikusia du. Ikusiko dugu egia bihurtzen den.
Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena? Eta traketsena?
Zorionez, bizi izan ditudan ia guztiak oso gozagarriak izan dira. Orain dela urte batzuk esperientzia trakets batzuk izan ostean, “gourmet” jarri nintzen ohekideak aukeratzen eta oso ongi pasatu dut harrezkero. Gainera, zenbat eta hobeto ezagutu zeure
burua, sexuaren mailak ere gora egiten du.
Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena? Eta sekula probatuko ez zenukeena?
Puf, nork daki! Hori bai, ez dut uste inoiz zauririk egiteko prest egongo
naizenik.
Pertsona famaturen baten argazkirik izan al duzu logelako paretan, karpetan ala mugikorreko pantailan jarrita?
Txikitan Miley Cyrus eta Jonas Brothersenak nituen, Super Pop aldizkarian ematen zituzten horietakoak. Oraintxe bertan Lorcaren pare bat postal ditut, ez oso sexyak…