SEXUMATOIA: MIKEL IBARGUREN
“BEHIN HIRU EGUN PASATU NITUEN IA LOGELATIK IRTEN GABE”

ANTZERKIAN, TELEBISTAN ZEIN ZINEMAN ARITZEN DA MIKEL IBARGUREN AKTOREA (ZESTOA, 1995). ‘ALBUM’ ANTZEZLANAREKIN PASIOA BORBORKA DUELA ERAKUTSI DU ETA, DIRUDIENEZ, BAITA OHEAN ERE.
- Zein da zure film erromantiko gogokoena?
Titanic (James Cameron, 1997). Hortxe maitemindu nintzen Leonardo DiCapriorekin. - Noiz eman zenuen zure lehen musua?
13 urterekin. Zita osoan hiru metroko tartearekin egon ginen sekulako lotsa genuelako. Agurtzeko momentuan esan zidan: “Mikel, gauza bat”. Musua eman zidan eta korrika joan nintzen autobusa hartzera, agurtu gabe. Gero, Messengerretik komentatu genuen. - Zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
“Oso ona naiz larrua jotzen”. - Zerk erakartzen zaitu lehen begiratuan?
Hankak, osotasunean. - Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Interesik edukiko ez banu bezala jokatzen dut. Ezinezko izate hori nahiko morbosoa da. - Zure lanaren bidez ligatu al duzu?
Oheko eszena asko egin ditut fikzioan, baina oso sinpleak izaten dira, oso hotzak. Lana amaitutakoan ligatu izan dut, lankide edo ikusleren batekin. - Millennialekin ligatzeko zer behar da?
Bi esaldi gomendatuko ditut: “Nire bitzarekin ez dakit zer egin” eta “Lanera joan behar nuen, baina ez daukat lanik”. - App-ak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu?
Garai batean sexting-a probatu nuen. Instagrama erabili izan dut jolasteko, baina parez parekoak beste xarma bat dauka. Urduritasun eta adrelanina puntu hori zoragarria da. - Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko? Eta txarrena?
Lanerako eman didatena: “Izan zu zeu”. Txarrena, “Carpe diem”. - Zein da zure fantasiarik zoroena?
Altuerek eta leku publiko enblematikoek bero-bero jarri izan naute beti, adibidez Eiffel dorreak. Hegazkin batean ere gauza asko okurritzen zaizkit. - Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Zumaiatik Zarautzerako kosta bidean leku zoragarriak daude, baina Donostiako Ikatz kaleari maitasun berezia diot. - Inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
Behin gorputz guztia lotu zidaten, mahai gainean jolaserako tresnak jarri eta elkarrekin adostutako hitza ozen esan arte, hark ez zuen bukaerarik. - Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
Behin hiru egun pasatu nituen ia logelatik irten gabe. Astebete behar izan nuen errekuperatzeko. - Eta traketsena?
Kolpe baten ondorioz, ia barrabilik gabe gelditu nintzen. Belarritako bat ere sartu zitzaidan azalean… - Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena?
Ez da batere bitxia, baina bi pertsona baino gehiagorekin sexu harremanak izatea.