SEXUMATOIA: JULEN HERNANDEZ

SEXUMATOIA: JULEN HERNANDEZ “Gustatuko litzaidake bi edo hiru bikote elkartuko bagina. Lasai-lasai pizza afaldu, Corinne Bailey Rae jarri, kandela piztu eta...” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexumatoia-julen-hernandez/@@download/image/julen_02.jpg
2020/05/28
elkarrizketa
“Gustatuko litzaidake bi edo hiru bikote elkartuko bagina. Lasai-lasai pizza afaldu, Corinne Bailey Rae jarri, kandela piztu eta...”
SEXUMATOIA: JULEN HERNANDEZ

Julen Hernandez (Donostia, 1992) vblogerra ‘Hola Julen’ ezizenez ezagunagoa bada ere, kazetari lanetan ere aritzen da. Hamaika saltsatan aritzeko beldurrik ez duela frogatu izan digu eta beraz, naturaltasun osoz aritu da gurekin sexuaz hizketan.

Lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
Irribarrea eta usaina. Arreta handia jartzen dut jendearen usainetan. Kolonia on batek asko pizten nau.

Appak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu, ala nahiago zita tradizional bat?
Eta biak nahastea zergatik ez? Appak erabili lehenengo castinga egiteko eta ondoren kafe edo garagardo bat hartu zita batean.

Zer menu prestatuko zenuke lehen zita batean?
Etxean egindako pizza edo patata tortilla. Oso sukaldari ona naiz baina ez nintzateke zita baterako konplikatuko.

Ligatzeko ‘playlist’ bat daukazu?
Ez, baina egin beharko nuke. Clare Maguire edo Corinne Bailey Rae aukera onak dira beti.

Zein da zurekin hobekien funtzionatu duen esaldia oheratzeko?
“Etxera etorri nahi?”

Etxeko zein txoko da zuretzat onena sexurako?
Edozein leku da ona jokoekin hasteko, baina ohea baino hobeagorik ez dago ondo bukatzeko.

Zein da zure fantasiarik zoroena?
Ez da zoroa, baina gustatuko litzaidake bi edo hiru bikote elkartuko bagina. Lasai lasai pizza afaldu, Corinne Bailey Rae jarri, kandela piztu eta datorrela datorrena...

Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
Hotel baten eskailerak leku publikoa dira?

Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
Behin pertsona batek diru asko eskaini zidan bere hotelera joateagatik.

Eta baiezkoa eman al zenuen?
Ez, baina askotan pentsatu izan dut nola izango zatekeen baiezkoa eman izan banu. Diru hori deklaratu behar al da?

Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
Iaz Bartzelonara joan nintzen Katy Perry-ren kontzertu bat ikustera, ondoren mojito batzuk eta amaitzeko hotelera itzuli ginen denak.

Eta traketsena?
Tailandiako Phi Phi irlan gertatutakoa. Oporretan zegoen mutil estatubatuar batekin geratu nintzen app baten bitartez. Dena ondo zihoan baina bere hotelera bidean mutilak gosea omen zuen eta kaleko postu batean txorizozko pizza zati bat erosi zuen eta ni begetarianoa naiz. Imajinatu dezakezu txorizo usaina!

Inoiz probatu al duzu jostailu sexualik?
Bai! Etxera sartu den azken gailua gizonentzako Satisfyer bat izan da! Oso interesgarria eta gomendagarria!

Grabatu al duzu inoiz zeure burua larrua jotzen?
Bai, eta segituan ezabatu ere bai!