SEXUMATOIA: INTZA ALKAIN
“Tximu bati eman nion lehen musua, inauterietan”

INTZA ALKAIN (LASARTE ORIA, 1995) OHOLTZA GAINEAN IKUSI IZAN DUGU, HAINBAT ANTZEZLANETAN. BIXIA DA OSO, ETA BADIRUDI LIGATZE KONTUETAN ERE HALA DELA. HORI BAI, JANARIAREKIN BETI HOBE.
- Zein da zure film erromantiko gogokoena?
Gabonetako komedia erromantiko estatubatuarrak. - Eta noizbait bero-bero jarri zaituen telesaila?
Foodie love (Isabel Coixet, 2019). - Noiz eman zenuen zure lehen musua?
Aspaldi, tximu bati, inauterietan. Hurrengo egunean tximu horren bila ibili nintzen eta gehiegi aurkitu nituen. - Zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
“Ba nire ex-a…” hasten diren esaldiak. Edo “Hain polita zara… ahaztu dut zer esan behar nuen”. Kooontuz! - Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
Bizarra. Ilea, orokorrean. Esan dut, bada, tximuak gustatzen zaizkidala, kar-kar. - Inoiz eman al dizute kalabazarik?
Bai, baina kalabaza purea ere goxoa ateratzen da! - Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Dantza. Shakiraren La tortura jarri eta ez dut besterik behar… - App-ak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu?
Ezezagunekin ligatzeko aplikaziorik ez, baina sare sozialetan ligatu dezakezu ezagunekin. Janaria duten reels-ak partekatzeak badu bere xarma. - Zer menu prestatuko zenuke zita baterako?
Txurroak txokolatearekin. - Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?
Amak: “Intza, kabroiagoa izan beharko zenuke”. Batzuetan inuzenteegia naiz antza. - Eta txarrena?
Gabonetako komedia erromantiko estatubatuarrek erakutsi didaten guztia. - Zein da zurekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?
“Siesta?” –Nik ez dut inoiz siestarik egiten–. - Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Berdin du zer alde eta jarreratan egon, nik ohearen nire aldean etzanda amaituko dut. - Zein da etxean sexurako txokorik onena?
Sofa. - Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
Bai, eta ez da horri buruz gehiago hitz egin familia bazkarietan. - Zein da zure fantasiarik zoroena?
Janaria eta sexua nahastea. Bakarka plazer iturri badira, elkarrekin zergatik ez? - Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Kotxeak eta parking-a gutxietsiak daude. - Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
Alua ongi jan zidaten lehenengo aldia. Ordura arte, asko galdu egiten ziren bidean… - Eta traketsena?
Klitoria nuela ahaztu zutenekoa. - Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena?
Sexu tantrikoa agian? - Eta sekula probatuko ez zenukeena?
Fisting-a. Pentsatzeak ere min ematen dit...