[SEXUMATOIA] GARAZI URKOLA: "Besteen sudur punta ukitzea dibertigarria iruditzen zait"
Zer telesal edo filmek jartzen zaltu bero-bero?
Fleabag aipatuko nuke beharbada.
Noiz eman zenuen zure lehen musua?
Ziurrenik txikitan, lagunen batekin jolasean. Gero, aurrerago, 15 bat urterekin oroitzen dut, apur bat presio sozialagatik.
Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
Uste dut ezetz. Agian soilik beste pertsona oso ondo ezagutzen nauen norbaitek aukeratua bada.
Zer da zita batean inoiz esan edo egin behar ez dena?
Zerbitzari bati gaizki hitz egin.
Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
Begirada eta irribarrea.
Zuk ematen al duzu lehen pausoa ala zain egoten zara?
Orain arte zain egotekoa edo denbora ematekoa izan naiz, bi aldetatik zerbait gertatzen ari dela ziurtatzeko.
Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Neure buruarekin zintzoa izatea eta espektatibarik ez izatea.
Dantzak laguntzen al du ligatzen?
Niri gustatzen zait dantzatzea, beraz, bai. Eroso sentiarazten zaituen dantza bat bada, edozein dantza motak balio du.
Fikziozko zer pertsonaia Iruditzen zalzu sexуа?
Sex education-eko Maeve.

Sare sozialetan DM edo mezu zuzenak bidaltzen al dituzu ligatzeko? Nolakoak?
Ez, DM-ak irudi zein bideo dibertigarriak bidaltzeko erabiltzen ditut. Tira, horrekin ere ligatu daiteke agian, baina lagunekin barre egiteko erabiltzen dut gehiago.
App-ak edota sare sozialak erabili al dituzu ligatzeko?
Eduki izan ditut, baina ez dakit inoiz ligatu dudan. Nahiko deseroso sentitzen naiz, eta azkenean beti desinstalatu egiten dut.
Zein famaturi bidaliko zenioke DM edo mezu zuzena?
Ez dakit zer esan...
Zer da sare edo aplikazio bidez ligatzerakoan gertatu zaizun gauzarik bitxiena?
Txikitako lagun batekin topatzea eta harremana berreskuratzea.
Zure lanbideak laguntzen al dizu ligatzen?
Agian pertsona batzuk errazago gerturatzen zaizkizu, baina, aldi berean, urduri jartzen nau edo ez zait gustatzen besteak informazio
eta espektatiba gehiago edo erreala ez den ideia bat izan dezakeela pentsatzea. Hala ere, uste dut gaur egun sare sozialekin edonorekin gerta daitekeen zerbalt dela. la edonor zelata daiteke.
Zer menu prestatuko zenuke zita baterako?
Arraina labean patatekin, eta browniea.
Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko? Eta txarrena?
Onena: "Lasai, ez dago presarik". Txarrena: "Tira, ausartu, joan eta aurrera egin".
Pertsona famaturen baten argazkirik izan al duzu logelako paretan, karpetan ala mugikorreko pantailan jarrita?
Uste dut ez dudala inoiz eduki. Edukitzekotan, Miley Cyrusen bat izango nuen agian garai hartan.
Kalabazak emateko edo jasotzeko modurik originalena?
Ez dakit, baratze batera bidaltzea kalabazak biltzera?
Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Denok edo biok gustura egotea, eta tarteka ea ondo eta eroso dagoen galdetzea. Uste dut ez dela mania bat, baina bueno...
Zer gorputzeko atal ukitzea duzu gustuko?
Besteen sudur punta. Dibertigarria da.
Inoiz harrapatu al zaltuzte jo eta su?
Ez eta nahiago hala.
Zein da zure fantasiarik zoroena?
Ez dakit.
Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
Plaza edo toki jendetsuetan ez, baina gauez eta inor ez dagoen tokiren batean ezkutuan... zergatik ez?
Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Ohea, arrunta baina praktikoa.
Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena? Eta traketsena?
Bada, agian lehenengoa, gozagarri eta traketsetik, bietatik, izan baitzuen aldi berean.
Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena? Eta sekula probatuko ez zenukeena?
Bitxiena: sexu tantrikoa. Probatuko ez nukeena: pixa edo kaka egitea aurpegira eta horrelako gauzak.
Zer pertsona ezagun iruditzen zalzu Euskal Herriko 'sex symbol'-a? Zergatik?
Sara Cozar. Nire ustez ez du azalpen askorik behar.
