[SEXUMATOIA] ERIK REYES: “SEXU ESPERIENTZIARIK TRAKETSENA? BARTZELONAKO ARETO BATEKO KOMUNEAN, INAUTERI GAU ERO BATEAN”
![[SEXUMATOIA] ERIK REYES: “SEXU ESPERIENTZIARIK TRAKETSENA? BARTZELONAKO ARETO BATEKO KOMUNEAN, INAUTERI GAU ERO BATEAN” [SEXUMATOIA] ERIK REYES: “SEXU ESPERIENTZIARIK TRAKETSENA? BARTZELONAKO ARETO BATEKO KOMUNEAN, INAUTERI GAU ERO BATEAN”](https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexumatoia-erik-reyes-201csexu-esperientziarik-traketsena-bartzelonako-areto-bateko-komunean-inauteri-gau-ero-batean201d/@@images/5f690306-787e-44ec-8be5-01fb0cdb6db0.jpeg)
Zein pertsona ezagun iruditzen zaizu Euskal Herriko ‘sex symbol’-a?
Pello Reparaz. Mutil atseginak, inteligenteak eta sormen aldetik moldakorrak gustatu izan zaizkit beti. Kontzertu baten aurretik hitz egin nuen berarekin eta oso pertsona xarmagarria iruditu zitzaidan.
Noiz eman zenuen zure lehen musua?
Gelakide batekin izan zen, jolasean. Helduen plantak egin eta institututik ateratzen ikusten genituenak imitatzen genituen.
Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
Nerabe nintzenean agian bai, orain ez. Nahiago dut pertsona pixka bat ezagutu berarekin geratu ala ez erabaki aurretik.
Zer da zita batean inoiz esan edo egin behar ez dena?
Besteak nola tratatzen dituen ikustea oso garrantzitsua iruditzen zait. Nirekin atsegina izan arren, besteekin harroa edo lotsagabea bada, kirrinka egingo dit.
Fikziozko zein pertsonaia iruditzen zaizu 'sexy'-a?
Queer as folk telesaileko Emmett Honeycutt. Erabat identifikatzen naiz berarekin eta harreman bat ere izango nuke ziur asko. Umoretsua eta leiala da, maneratsua, sentibera, baikorra eta harro dago bere izateaz.
Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
Enpatia. Izaera itxura baino gehiago inporta izan zait beti. Hala ere, ez dut ukatuko begi eder batzuen indarra.
Eta zer da zuk daukazun ‘sexy’-ena? Zein da zure ligatzeko arma?
Egia esan, ez dakit zein den nire ezaugarririk onena, ligatzen ere ez dakit. Ahal dudana egiten dut daukadanarekin.
Sare sozialetan DM edo mezu zuzenak bidaltzen al dituzu ligatzeko?
Egin izan dut. Esango nuke nire bikotekide ohia sare sozialen bidez ezagutu nuela. Oraingo bikotekidea TikTok-eko zuzeneko batean ezagutu nuen, poesia irakurtzen, eta berak bidali zidan mezu zuzena, ligatzeko asmorik gabe.
Zuk ematen al duzu lehen pausoa ala zain egoten zara?
Bestearen zain egoten naiz, baina azken aldian nik hartu nuen gidaritza. Izan ere, bera oso lotsatia da eta ohartu nintzen neuk egiten ez banuen, luzaroan egon beharko nuela musua jasotzeko zain.
Zein famaturi bidaliko zenioke DM edo mezu zuzena?
Ez diot mezurik bidaltzen ezagutzen ez dudan jendeari. Pello Reparazi bidali nion bat, Bartzelonako Apolo aretoan egindako kontzertu zoragarriarengatik talde osoa zoriontzeko.
Zure lanbideak laguntzen al dizu ligatzen?
Askotariko jendea artatzen dut, baina ligatu gutxi. Saiatu izan direnean, mostradore azpian sartzeko gogoa sentitu izan dut.
Zer menu prestatuko zenuke zita baterako?
Barazkidun zeozer. Nire bikotekideari asko gustatzen zaio nik egindako endibia Roquefort gaztarekin. Edateko, te beltza prestatuko nuke, fruta batzuekin. Eta postrean, soja esnearekin egiten dudan arroz-esnea. Hori bai, elkarrekin kozinatuko genuke, hori da dibertigarriena.
Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko? Eta txarrena?
Ni neu izateko. Ederra da baina, aldi berean, jendea uxatu ere egiten da. Batzuek trans pertsonak arbuiatzen dituzte, oso modu zuzenean edo sotilki. Onartzen ari naiz batzuek denbora behar dutela gure errealitatea ulertzeko, baina mugak jartzen ikasten ari naiz. Ez zait gustatzen nitaz lotsatzea edo ezkutatzea.
Zein da zurekin ligatzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?
“Halako liburu irakurri dut edo musika hau gustatzen zait”. Frikia naiz eta oso gustuko dut poesia eta genero guztietako musika entzutea. Liluratu egiten nau gauza berriak erakusten dizkidatenean.
Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
Sekula ez. Aitarekin bizi naiz oraindik eta duela gutxi logelako atea zabaldu zuen galdetu gabe. Ordu-erdi geroago izan balitz, sustoa hartuko zuen.
Sexuan izan duzun esperientziarik traketsena?
Bartzelonako Razzmatazz aretoko komunean, inauterietako gau ero batean. Oso azkarra eta traketsa izan zen. Ez nuke errepikatuko. Sexuaren ordezkoa?
Janaria. Niretzat sexua ez da garrantzitsuena. Harreman sexualik izan gabe iraun dezaket, baina ez afariaren bueltan solasaldi luze eta interesgarri bat izan gabe. Nahiago dut burua eta bihotza gauza politekin betetzea.
Pertsona famaturen baten argazkirik izan al duzu logelako paretan, karpetan ala mugikorreko pantailan jarrita?
Bai, Twilight filmeko Edward eta Bellaren poster erraldoia nuen logelan. Baita Tokio Hotel-ena ere.