[SEXUMATOIA] Ane Brit: “Irakasle batek esan zigun garbigailua dela sexurako toki hoberena, zentrifugatzen ari dela"

[SEXUMATOIA] Ane Brit: “Irakasle batek esan zigun garbigailua dela sexurako toki hoberena, zentrifugatzen ari dela" ‘Zurebixotzekoerregina’ du erabiltzaile izena TikTok-en eta “etorkizuneko Kardashian” izango dela dio. Bideoetan 'El Conquistador' saioa komentatzen, bere burua prestatzen eta bestelakoetan ikusiko duzu Ane Brit (Errenteria, 2006). https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexumatoia-ane-brit-201cirakasle-batek-esan-zigun-garbigailua-dela-sexurako-toki-hoberena-zentrifugatzen-ari-dela-1/@@download/image/Pantaila-argazkia 2025-02-04 084433.png
2025/05/07
elkarrizketa

Testua: Maitane Legarreta

‘Zurebixotzekoerregina’ du erabiltzaile izena TikTok-en eta “etorkizuneko Kardashian” izango dela dio. Bideoetan 'El Conquistador' saioa komentatzen, bere burua prestatzen eta bestelakoetan ikusiko duzu Ane Brit (Errenteria, 2006).
[SEXUMATOIA] Ane Brit: “Irakasle batek esan zigun garbigailua dela sexurako toki hoberena, zentrifugatzen ari dela"

Zein pertsona ezagun iruditzen zaizu Euskal Herriko sex symbola?
Conquis-eko Seleta. Txikia nintzela, lokatz artean kamisetarik gabe ikustean, zerbait sentitu nuen. Gaur egungo edizioko Ekhik ere badu bere xarma… kar-kar.
Noiz eman zenuen zure lehen musua?
Ziurrenik txikitan izaten diren lehen bikotekide horietako bati eman nion, beraz, nahiago dut oroitzapen hori ez berpiztu, kar-kar.
Zer da zita batean inoiz egin behar ez dena?
Gidoi bat eramatea prestatuta. Lasai egon eta natural jokatu.
Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
Ilea esango nuke. Eta zer da zuk daukazun ‘sexy’- ena?
Zein da zure ligatzeko arma?
Begirada uste dut, bereziki hori nabarmentzeko begietako-arkatza egina badut.
Zuk ematen al duzu lehen pausoa ala zain egoten zara?
Zain egoten naiz beste pertsonak pausoa eman arte, ni ez naiz ausartzen eta!
Kalabazak emateko edo jasotzeko modurik originalena?
Akaso ba al dago kalabazak jaso/ emateko modu originalik?
Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Bestea etortzeko zain geratzea, karkar-kar.
App-ak edota sare sozialak erabili al dituzu ligatzeko?
Hein batean bai.
Sare sozialetan DM edo mezu zuzenak bidaltzen al dituzu ligatzeko? Nolakoak?
Elkarrizketa batzuk izan ditut, hasieran elkar ezagutzeko moduko mezuak bidaliz: nongoa zara, zein dira zure zaletasunak… Hortik aurrera, amain eman.



Zein famaturi bidaliko zenioke DM edo mezu zuzena?

Duela egun batzuk, Javier Calvori idatzi nion ea haien pelikula edo telesailen baterako hartuko ninduketen galdezka. Oraindik ez dit erantzun.
Pertsona famaturen baten argazkirik izan al duzu logelako paretan, karpetan ala mugikorreko pantailan jarrita?
Ladybug-en posterra izan nuen bere garaian, ez dakidana da zergatik ez dudan oraindik jarrita.
Zer da sare edo aplikazio bidez ligatzerakoan gertatu zaizun gauzarik bitxiena?
Dena ondo doala dirudienean, bat-batean blokeo bat jasotzea, kar-kar.
Zure lanbideak laguntzen al dizu ligatzen?
Inola ere ez! Bereziki nire jarraitzaile guztiak “Gays and Girls” direlako.
Zer menu prestatuko zenuke zita baterako?
Espagetiak, ea zorte pixka batekin Lady and the Tramp pelikulako musua bizitzen dugun!

Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?
Konfiantza izateko niregan, guztia dugun jarrera dela.
Zein da zurekin ligatzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?
Esaldia baino, ekintza izan da: kubata batera gonbidatzea.
Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Ezzzzzz, hala uste dut behintzat.
Zer gorputzeko atal ukitzea duzu gustuko?
Eskuak.
Zein da etxean sexurako txokorik onena?
Hau ez dakit esperientzia propioagatik, baina gure irakasle batek esan zigun garbigailua dela toki hoberena, zentrifugatzen ari dela. Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
Zergatik ez? Nik uste animatuko nintzatekeela. Apika, First dates edo halako programa batera ere joango nintzateke.
Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
Ez, eta inoiz ez gertatzea espero dut!



Zein da zure fantasiarik zoroena?

Eskuburdinak erabiltzea, kar-kar.
Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
Ez, baina ez nuke arazorik izango.
Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Ez dut inoiz larrutan egin, beraz, ohea pentsatzen dut.
Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
Conquis-en izena ematea. Egin nuen, baina azkenean ez nintzen castingera aurkeztu. Geroago damutu egin naiz, hortaz, datorren edizioan berriz ere aurkeztu beharko naiz.
Fikziozko zein pertsonaia iruditzen zaizu sexya?
Henry Cavillek antzezten duen edozein pertsonaia, Superman edo The Witcher-eko pertsonaia, adibidez.