SEXUMATOIA: AINHOA LARRAÑAGA

SEXUMATOIA: AINHOA LARRAÑAGA “Zer da zita tradizional bat? Probatu beharko dut” https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2021/03/04
elkarrizketa
“Zer da zita tradizional bat? Probatu beharko dut”

Ainhoa Larrañaga (Hernani, 2000) aktore moduan ‘Go!azen’ telesailean ezagutu bagenuen ere, egun musika munduan bete-betean sartuta dago, bere lehen diskoa, ‘Eskuminak’, argitaratu berri baitu. Aktorea, konposatzailea, abeslaria, dantzaria… denetarik eta guztia ezin hobeto egiten du artista gazteak. Zer moduz moldatzen ote da sexu kontuetan?

 

  • Inoiz bero-berro jarri zaituen telesaila?
    Haur nintzela nire ahizpak Física o química (Carlos Montero, 2008) ikusten zuen eta egia esan institutuan hasteko gogo izugarriak piztu zizkidan.
  • Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
    Bai, baina eraman egin beharko ninduten.
  • Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituen hori?
    Xarma duen ala ez, hori da garrantzitsuena.
  • Ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
    Taberna batean komunera noala, nahita gustuko dudan horrekin talka egin, eta komunetik bueltan begiradatxoa bota. Emaitza onak eman izan dizkit.
  • Inoiz erabili al dituzu zure abeslari dohainak ligatzeko?
    Noizbait kantatu izan dut eta festetan erakuskeriatan ibili naiz. Baina ez iezadazue kontuan hartu, ni beti nabil kantuan.
  • App-ak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu, ala nahiago zita tradizional bat?
    Zer da zita tradizional bat? Probatu beharko dut.
  • Ligatzeko playlist bat daukazu?
    Mundu guztiari gomendatzen diot Two feet taldea. Ez du huts egiten.
  • Argia piztuta ala itzalita?
    Egunez itzalita.
  • Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?
    Izan zaitez zu.
  • Txarrena?
    Izan zaitez zu.
  • Etxeko zein txoko da zuretzat onena sexurako?
    “Open your mind, open your legs” (Ireki zure adimena, ireki zure hankak). Gauza berriak probatzeko beldurrik ez eduki, horrela jakiten da zer dugun gustuko eta zer ez.
  • Aurreko beroketak; bai ala zuzenean ekintzetara?
    Ez dut sekula ulertu ezberdintasuna, beroketa bera ere ez al da ekintza? Gozatu sexuak eskaintzen dituen plazer guztiez!
  • Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
    Ui, hori ez dut publikoki esango, zer lotsa!
  • Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
    Oraindik ezin ditut burutik kendu begi berde horiek…
  • Bereziki gomendatuko zenukeen sexu jarreraren bat?
    Dibertigarria bada eta komunikazioa badago aurrera!