Sexuari buruz film laburren lehiaketa

Sexuari buruz film laburren lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexuari-buruz-film-laburren-lehiaketa/@@download/image/20084107742sexmetraia.jpg
2012/12/13
berria
Sexuari buruz film laburren lehiaketa
Arrasateko Sexologia Zerbitzuak antolatutako II. Sexmetraia 2008 lehiaketa martxan da. Lehenengo saioa oso arrakastatsua izan zenez, Arrasateko Udalak lehiaketa berriro antolatzea erabaki du, eta lanak aurkezteko epea 2008 irailaren 30era bitartekoa da.

SEXMETRAIA 2008 laburmetraien lehiaketa antolatu du, oinarri hauek kontuan hartuta

Parte-hartzea:

  • Edozeinnazionalitateko errealizadoreek parte har dezakete, banaka edotaldean, betiere 2003ko urtarrilaren 1aren ondoren ekoitzitakolanekin.
  • Errealizadore bakoitzak gehienez 2 lan aurkez ditzake.
  • Lanak edozein hizkuntzatan aurkez daitezke.
  • Lanak aurkezteko epea 2008ko irailaren 30ean amaituko da.

Gaia:

Film laburren lehiaketa honetan SEXUALITATEAizango da gaia. Gizon eta emakume bizitzeko errealitate ezberdinakgizarteratu eta goraipatu nahi ditu Sexologia Zerbitzuak SEXMETRAIArenbitartez. Gizabanako bakoitzak, gizon edo emakume izan, sentitu, bizieta adierazteko modu propioak ditu. Lehiaketa honek errealitateaskotarikoak islatu nahi ditu.

Baldintza Teknikoak:

  • Lanbakoitza zinta batean aurkeztuko da —ez da zinta horretan beste lanik izango— etababesteko estutxe batean bidaliko da, izenburua, errealizadorearenizena, iraupena eta produkzio urtea idatzita.
  • lanak,produkzioko jatorrizko formatua hala izan edo ez, honako formatuetanproiektatuko dira: ZINEMA: 35mm eta 16 mm- BIDEOA: Betacam, VHS eta DVD.
  • Lehiaketaamaitu ondoren, izena emateko “Aurkeztutako obra” laukian ipinitakohelbidera itzuliko dira. Helbidea zuzena izango ez balitz,antolatzaileek ez dute erantzukizunik izango, itzultzerakoan galdu edoatzeratuz gero.
  • Jasotakolanen kopia bana Arrasateko Udaleko Berdintasun Sailaren esku geratukoda. Parte-hartzaileek kontrakoa adierazi ezean, sexologia zerbitzuakbere helburuetarako erabili ahal izango ditu lan horiek osorik edozatiren bat. Lan originalak posta ziurtatuaz itzuliko dira. Itzultzekogastuak antolatzaileen kontura.
  • Antolatzaileek lehiaketa garatzeko modu egokienean erabiliko dute bidalitako materiala.

ATAL BERRIA: SEXMUGI

SEXMUGI atalerako oinarriak:
Atal honetan, gai eta helburu berbera izanik, telefono mugikorrarekingrabatutako bideo laburrak eskatzen ditugu. Parte hartu ahal izateko, kontuan izan behar duzu:

  • 18 urte edo gehiago izan beharko dute parte hartzaileek.
  • Parte hartzeko orriekin batera entregatuko duzu. Cdan edo korreo elektronikoz bidal dezakezu, sexologiazerbitzua@arrasate-mondragon.net
  • Nahi adina lanbidal dezakezu
  • Lan bakoitzak 60 segundo baino gutxiago iraun behar du eta 10 MB baino gutxiago pisatu. Hau oso garrantzitsua da zure lana onartu eta zerbitzarian zintzilikatu ahal izateko.
  • Mobilezgrabatutako lana editatu dezakezu, zuzenean mugikorrean edo behinordenagailuan deskargatuta, edozein edizio-programa erabiliz.
  • Zurelana ikusi ahal izateko eta modu egokian zintzilikatu ahal izateko zeinformatutan gordetzen duzun kontuan hartu behar duzu. Formatu hauekonartuko ditugu: .mov, .mpeg, .avi, .3gp, .mp4, .asf, sofware librekoak; Theora, Dirac.
  • Errespetuzkofilm laburrak izan behar dira; abusuak, gorrotoa, arrazakeria,sexismoa, mehatxuak edo beste edozein oinarrizko eskubideren kontrakoedukirik ez da inolaz ere onartuko.

Lanak hartzea:

Izena eman daiteke irailaren 30era arte, postaz edo Internetez, eta hona zuzendu:

Erantsi beharrekoak:

  • Izena emateko orria, erantsitako ereduaren araberakoa
  • Errealizadorearen NAren fotokopia
  • Kopia VHS edo DVDn

Epaimahaia eta saria:

Antolatzaileekizendatutako Epaimahaia osatuko dute zinema kritikan eta sexologiazientzietako adituek, eta epaia apelaezina izango da. Sariak banatzekoekitaldian emango da sarien berri.

  • Epaileen izen-abizenak anonimatoan gordeko dira.
    Honako hauek izango dira sariak:
    SEXMETRAIAko IRABAZLEA: 1.500 €
    SEXOLOGIA EUSKARAZ saria: 600 €
    SEXMUGI  SARIA: 300 €


  • Film labur bakoitzak sari bakarra jaso dezake.
  • Antolatzaileek Sexmetraia onenaren Saria erabakiko dute. Saria hutsik geratu daiteke, antolatzaileek hala iritziz gero.
  • Sariak lan irabazleen errealizadoreei edo zuzendariei emango zaizkie.
  • Sarien zenbatekoak PFEZi atxikita egongo dira,indarrean dagoen legeriaren arabera.
  • Lan onenaren irabazleek Arrasateko "Sexologia Zerbitzuko SEXMETRAIAkosaria" lortu izanaren aipamena sartu beharko dute obran, eta baitaArrasateko Udalaren logotipoa ere.

Onartzea:

  • Lehiaketanparte hartzeak esan nahi du arau hauek onartzen direla. Horietanjasotzen ez den guztian, antolatzaileek egokiena erabakiko dute.
  • Arau hauek Arrasateko udaletxeko Iragarki taulan egongo dira ikusgai 15 egun naturalean.

Izena emateko orria:

  • Izena emateko orria bete ondoren, bidali behar da Arrasateko Udaleko SEXOLOGIA ZERBITZURA.
  • Izena eman daiteke irailaren 30era arte, postaz edo posta elektronikoaren bidez.
  • Izena emateko orria bete daiteke Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuaren webean: www.sexologiazerbitzua.com/sexmetraia