Sexuan behin eta berriz errepikatzen diren bost mito

Sexuan behin eta berriz errepikatzen diren bost mito Egun badirudi mundu guztiak asko dakiela sexuari buruz. Zorionez, ez gara gure gurasoen garaian bizi, zeinak lehen harremanetara informazio sexualik gabe iristen ziren, baina oraindik ere mito ugarik bizirik diraute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexuan-behin-eta-berriz-errepikatzen-diren-bost-mitoak/@@download/image/captura-de-pantalla-2023-12-27-14043_335-57946171_20231227140505.jpg
2024/01/04
Egun badirudi mundu guztiak asko dakiela sexuari buruz. Zorionez, ez gara gure gurasoen garaian bizi, zeinak lehen harremanetara informazio sexualik gabe iristen ziren, baina oraindik ere mito ugarik bizirik diraute.
Sexuan behin eta berriz errepikatzen diren bost mito

Gure gurasoen garaian ahoz ahokoa zen nagusi eta modu hau aurreiritziak zabaltzeko modurik egokiena zen. Garai hartan, plazer sexualaren ikusmolde matxista zen nagusi. Esaten zenez masturbatzeak pikorrak sortzen zituen, adibidez. Alabaina, egun informazio gehiago badago ere desinformazio ugari ere existitzen da. Hona hemen, urtez urte errepikatzen diren bost mito sexual: 

1. Emakumeek bi motatatako orgasmoak dituzte
Gero eta gutxiago geratzen dira, baina oraindik gizonezko batzuk bere zakilarekin emakumeari orgasmo “baginal” bat sortzearekin obsesionatuak bizi dira. Orgasmoa izateko modu asko daude eta ez da bata bestea baino hobea. Emakumea modu askotara iritsi liteke orgasmora: eskuarekin klitoria estimulatuz, jostailu sexual batekin, dutxako ur txorrotadarekin… bulbadun zenbait pertsona ariketa eginez edo pezoiak estimulatuz soilik ere iristen dira, eta askotariko orgasmoak izaten dituztenak ere badaude. 

2. Sexuak bat-bateako izan behar du
Harreman baten hasieran badirudi sexua ezerezetik sortzen dela, momentu oro. Denbora pasa ahala, hasierako kitzikapen neurrigabea murriztu egin liteke. Horregatik, ez da ideia txarra hitzordu sexualak programatzea. Terapeuten artean indarra hartzen ari den ideia da hau.

3. Alkoholak harreman sexualak errazten ditu
Bada alkoholik gabe txortan egin ezin duenik. Alkoholak desinhibitzen lagundu diezaguke, lotsa galtzen, bestearengana hurbiltzeko indarra emanez. Baina kasu, gehiegikerian eroriz gero, kalteak eragin ditzake. Alkohola nerbio sistema zentralaren depresore bat da eta inpotentzia sortu lezake gizonezkoengan eta orgasmoa atzeratu emakumeen kasuan. 

4. Gizonezkoek emakumezkoek baino desira sexual gehiago dute
Desira oso subjektiboa da eta pertsonaren arabera eta honen bizitza etaparen arabera aldatuz doa, izan adinagatik, pairatzen ari den estresagatik… Mito ohikoa da sinestea gizonezkoek emakumezkoak baino desira sexual gehiagoa dutela, nahiz eta frogatu den hauen gogoak ere emakumeenaren antzera fluktuatzen dutela. Sineste honek kitzikatzen ez badira gizonezkoengan frustrazioa sortzen du eta emakumeak gizonezkoak sexua noiz hasi zain itxaron lezakete gogoak edukita ere, euren askatasun sexuala murriztuz. 

5. Beste pertsonek sexu gehiago dute
Ohikoa da pentsatzea besteek beti gu baino sexu gehiago dutela. Baina ez dago kopuru “normal” bat. Gainera besteak gezurretan aritu litezke. Garrantzitsuena norberak sexuak nahi duenean edukitzea da eta hori komunikazioarekin eta espektatibak doituz lortu liteke.