Sexua koronabirusaren garaietan: Tinder eta Satisfyer errege

Sexua koronabirusaren garaietan: Tinder eta Satisfyer errege Postreak egiteko irina ez da salmentetan gora egin duen gauza bakarra... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexua-koronabirusaren-garaietan-tinder-eta-satisfyer-errege/@@download/image/tinder-1-U70729924073g9D-U80488453555syC-1248x770@El Correo-ElCorreo.jpg
2020/04/15
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Postreak egiteko irina ez da salmentetan gora egin duen gauza bakarra...
Sexua koronabirusaren garaietan: Tinder eta Satisfyer errege

Egunak aurrera doaz, eta komuneko papera dagoeneko ez da lehentasuna; pixkanaka, beste behar batzuk asetzeko premisa sentitzen hasiak gara. Hala, asko hitz egiten da irina eta legamiaren kontsumo masiboaz, bat-batean ogia eta bizkotxoak egiteko grina sartu omen zaigulako; baina egunerokotasuna gozatzeko beharrarekin batera beste nahi batzuk asetzeko nahia ere piztu da; sexua.

Gauzak horrela, gabonetako opari izarra izan zen Satisfyer klitori xurgatzailearen salmentak berriro biderkatu dira egunotan, beste hainbat sexu jostailurekin batera. Eskaria horrenbeste igo denez, stock gabe gelditu dira jostailu erotikoen dena ugari. Gailuekin batera, rol mozorroak eta azpiko arropa erotikoa ere asko saltzen dabiltza. 

Bestalde, mezu trukaketen aplikazioen erabilera nabarmen igo da, eta ez soilik familiakoekin bideo-deiak egiteagatik; WhatsApp-en erabilera %61 igo da, eta inoiz baino deskarga gehiago izan dituzte Badoo, Grindr, Wapo edota Tinder ligatzeko aplikazioek. 

 

Datuak harrigarriak dira; Smartme Analytics-ek egindako ikerketaren arabera, 35 urtetik beherakoen artean hauxe da ligatzeko app-en deskarga kopuruaren igoera: Badoo %52; Wapo %34; Grindr %24; Tinder %94. Aldiz, 35 urtetik gorakoen artean app hauen deskargek beherakada izugarria izan dute.

Tinderrek izan duen igoera nabarmenaren harira, app-ak Passport doako zerbitzua ireki du, mugetatik harago ere ligatu ahal izateko beste herrialdetako jendearekin.