Sexua izango dute hizpide gaur gaueko 'Ur handitan' saioan

Sexua izango dute hizpide gaur gaueko 'Ur handitan' saioan Lehen aldiaz, sexuak eman eta kentzen dienaz, fantasiez, masturbazioaz, aurreiritziez eta sexu-harreman mota ezberdinez arituko dira, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexua-izango-dute-hizpide-gaur-gaueko-ur-handitan-saioan/@@download/image/sexua.png
2022/05/03

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Lehen aldiaz, sexuak eman eta kentzen dienaz, fantasiez, masturbazioaz, aurreiritziez eta sexu-harreman mota ezberdinez arituko dira, besteak beste.
Sexua izango dute hizpide gaur gaueko 'Ur handitan' saioan

"Betidanik praktikatu izan da sexua gizakion artean, baina oso gutxi hitz egin da horretaz. Zergatik kostatzen zaigu hainbeste sexuari buruz hitz egitea? Lotsatu egiten gaitu? Adinari dagokionez, sexuak badu iraungitze datarik?". Galdera horien inguruan hausnartzeko bidea emango du gaurko Ur Handitan saioak, gazte, heldu zein nagusiekin arituko baitira sexuaren inguruan, "gai horri buruz lasai eta inolako lotsarik gabe hitz egiteko".

Hala azaldu dute saioaren nondik norakoa: "Oraindik ere tabua izaten jarraitzen du sexualitateak. Ez dugu sarritan aldamenekoarekin sexuaz hitz egiteko adorerik izaten, edo ausartzerako, aurreiritziez josten gaituzte. Horri kontra eginez, baina, gure gonbidatuak prest agertu dira sexualitatea naturalizatu eta normalizatzeko. Beraien bizipenak gogorarazita, gizarteak jarritako oztopoak gainditu, eta sexuari buruzko ikuspegi anitza eta askotarikoa eman dute".

Xabier Madariaga aurkezleak Noah Deimos Abad Bravo, Anabel Zugaza Egaña, Telmo Irureta Uria, Aitor Bolinaga Saldaña, Izaskun Salazar Castañares eta Kontxi Egiarte Arribalzaga elkarrizketatuko ditu saioan. Sexuarekin lotzen dituzten espazioetan izan dira gonbidatu bakoitzarekin, eta hainbat konturen inguruan aritu dira: beraien lehen aldiaz, sexuak eman eta kentzen dienaz, betetzear dituzten fantasiez, masturbazioaz, sexuari buruz dauden aurreiritziez eta sexu-harreman mota ezberdinez, besteak beste. Gainera, sei gonbidatuak elkarrekin tertulian ere arituko dira, bakoitzaren iritzi eta esperientziak besteekin partekatuz. 

Gaur gauean emango dute atala, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus.en.