Sexua hilekoarekin? Noski baietz!

Sexua hilekoarekin? Noski baietz! Tabu handiak daude hilekoaren inguruan, eta horietako bat sexu harremanak izatea da. Gutxi ausartzen dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexua-hilekoarekin-noski-baietz/@@download/image/hilekoa_02.jpg
2017/06/30
berria
Tabu handiak daude hilekoaren inguruan, eta horietako bat sexu harremanak izatea da. Gutxi ausartzen dira.

Noizbait izan duzu sexu harremanik hilekoarekin zeundenean? Edo zure bikotea hilekoarekin zegoenean? Askok 'nazka' sentitzen dute biak nahastearen ideiarekin, eta 'egun horietan' ez dute sexu harremanik izaten. Bakoitzaren askatasunaren baitan, asko dira hilekoarekin harremanak izatera ausartzen diren emakumeak.

Nazkaren ideia alde batera utzita, sexuaz gozatzeko bost egun irabazten direla kontutan izan beharreko gauza da. Are gehiago, zure bikotekidea ere emakumea bada, etengabe izango dituzue abstinentzia tarteak... inolako beharrik gabe.

Esan bezala, harremanak izan ditzakezu hilekoarekin. Egia da emakume askok mina dutela egun horietan, eta ez direla eroso sentitzen; baina gogoa baduzu, ez duzu beldurrik izan behar, ez baitzara bakarra izango!

Ez duzu zertan lotsatu; gogoan izan gizartearen %50 emakumea dela, eta beraz, asko direla hilekoa duten pertsonak. Imajinatzen duzu zenbat egun sexurik praktikatu gabe denek egun horietan abstinentziara joko balute?

Gogorik ez baduzu ere normala da; ez dira egunik alaienak normalean. Dena den, probatzera animatzen zaitugu; nork daki, beharbada gustatuko zaizu!

Dena den, badira kontuan hartu behar dituzun hainbat gauza:

- Haurdun gelditu zaitezke. Hala da, bai; ez da erraza, baina espermak bizirik iraun dezake hurrengo obulaziora arte.

- Sexu gaixotasunak hartu ditzakezu. Eta ez hori bakarrik, odolarekin kontaktuan egonda, erraztasun handiagoa duzu gaixotasun bat hartzeko.

Beraz, hilekoarekin ere, kondoia erabili!