Sexua eta droga

Mota guztietako drogak ditugu gaur egungo gizartean. Hala ere, drogak hor egon dira beti. Mendebaldean alkohola izan da zabalduena. Beste kultura batzuetan, ordea, bestelako drogak izan dira nagusi. Askotan sexua eta droga jaiarekin lotuta ageri dira. Hona hemen galdera: nolako eragina dute drogek sexuan?
"Joan den egunean halako droga hartu nuen eta zakila zutitzeko gorriak ikusi nituen". Behin baino gehiagotan entzuten dira horrelakoak. Drogek sexuan eragin txarra dutela dirudi, baina hori ez da erabat zuzena. Ona era badute, hau da, zerbait hartuta, lotsak edo beldurrak alde batera uzten dira eta sexua bera gozagarriagoa izan daiteke. Baina era berean, gauza bera lor daiteke ezer hartu gabe.
Sexua norberaren buruan dago. Hori dela eta, zenbait baldintza kontuan hartu behar dira: gure egoera, pozik ala triste edo nekatuta gauden, gure mugak... Beraz, sexua gozagarria izateko, horixe da garrantzitsuena. Bestalde, superman edo superwoman izan nahi badugu, ziur asko kontrakoa lortuko dugu, frustrazioak sor bailitezke. Eta drogak, zer? Laburbilduta, gehiegi hartuz gero, oso eragin txarra izan dezakete, baina neurrian, lagundu dezakete.
Alkohola
Alkohola zeharo onartuta dago gure artean. Jaietan, parrandetan, jende asko betiko lotsak eta beldurrak bazterrean uzteko txispatzen da. Mertxe Murua sexologoaren esanetan, "gazteek, eta baita helduek ere, alkohola edateak mutiletan edo nesketan egitea errazten duela diote. Hori egia da. Dena den, gazteak poliki-poliki ohartzen dira alkoholak eragin txarra ere baduela".
Alkohola edanda, neskek eta mutilek beranduago lortu ohi dute normalean orgasmoa. Mutil batzuk kezkatuta daude, larrutan ari direla, goizegi isurtzen dutela uste dutelako. Beraz, hau irakurri ondoren, beharbada baten bat zahatoa erostera joan da ziztu bizian! Argi ibili, ordea, neurriz kanpo hartu ezkero, zakila tentetzeko arazoak izan baitaitezke. Are gehiago, epe luzera, arazoa larriagoa izan daiteke.
Haxixa/ marihuana
Alkohola eta droga gehien-gehienak bezalaxe, haxixak eta marihuanak ere inhibizioak gainditzen laguntzen dute. Horrez gain, sentsibilitatea handitu egiten dute, eta horrexegatik, sexua gozagarriagoa izan daiteke. Dena dela, hemen ere, beti bezala, neurria oso garrantzitsua da, gehiegi hartuz gero, desioa apalarazi baitezakete, sekulako "itsua" harrapatuz gero, onena lotara joatea izaten da eta.
Kokaina/ anfetak
"Zakil buruan kokaina jarrita, gozamen handiago lortzen dela esaten dute batzuek, baina ez dago frogatuta", dio David Errazti Goenkaleko aktore eta Kalamudia elkarteko kideak. Egia esan, mito handia dago kokainari buruz. Xabier Monux psikoterapeutak dioenez, "anfetek ere eragin bera dute". Zenbait zientzilariren arabera, kokaina eta anfetak afrodisiakoak izan daitezke. "Dena den, askotan hartzen bada, desioa apaltzen dute eta gizonezkoetan zakila zutitzeko arazoak ageri daitezke", dio Monuxek.
Diseinu drogak
Diseinu drogei buruz ere mitoa dago: "bakailao ibilbidea", extasia afrodisiakoa omen dela... Zientzilariek, berriz, ez dute ezer garbi . "Extasiak gehienera sentsualitatea handiarazi dezake", dio Xabier Monuxek. David Errazti bat dator psikoterapeutarekin: "extasia 1984an legez kanpo jarri zutenean, mafiak droga hau diskoteketara bideratu eta afrodisiakoa zela zabaldu zuen. Gaur egun jendea kakazaharra hartzen ari da, baina berez, extasia hartuta, afektibitatea handiagoa da eta etsairik handiena lagun bezala ikusten da". Oso adierazgarria da Kaliforniako psikologo talde batek extasiari buruz esandakoa: "pertsonek konfidantza jartzen dute elkarrengan, zeloak baztertzen dira, maitaleen arteko hesia birrindu egiten da". Dena den, Monuxen arabera, "extasiak sexu kitzikapena edota eszitazioa traba lezake".
Ez dugu hemen esango norberak zer egin behar duen. Dena dela, badakizue, drogek, tamainan, lagundu dezaketen arren, gauza bera lor daiteke ezer hartu gabe. Eta, argi eta garbi, neurriz kanpo hartuta, kaltegarriak dira. David Erraztik adierazi digunez,"drogak onak izan daitezke batzuentzat eta txarrak beste batzuentzat. Are gehiago, zu nola zauden, halako eragina dute zugan. Hala ere, sexuan drogak neurrian hartuta edo hartu gabe, gozamena berdintsua izan daiteke. Norberaren buruak eta egiten diren jolasek dute hor benetako eragina ".