Sexu seguruari buruzko gida kaleratu du Gehitu elkarteak

Gehitu Euskal Herriko gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkarteak sexu seguruari buruzko gida plazaratu berri du, euskaraz, eta gazteei zuzenduta. Beste zenbait gairen artean, HIESAri buruzko informazioa eta hura atzemateko frogen berri ematen du liburuxkak.
Sexu harremanen bidez kutsa daitezkeen gaixotasunak ere zerrendatu dituzte, hala nola, sifilia, gonorrea eta ladillak. Drogek sexu harremanetan duten eragina ere xehetu dute eta antisorgailuek eta jostailuek ere atal zabala dute. Gidaren 7.500 ale kaleratu dituzte eta, orain arte, institutuetan banatu dituzte. Aurrerago, unibertsitatean, tabernetan eta aisialdi guneetara ere iritsiko da.
Gida jasotzeko:
www.sexuseguruagoa.com