Sexu-jazarpenaren beste alde ezkutua: osasun arazoak

Sexu-jazarpenaren beste alde ezkutua: osasun arazoak Lanean, bikotean... egunero, milaka emakumek jasaten dute sexu erasoren bat. Fisikoak dira batzuetan, hitzez bestetan, baina denek dute osasunean eragina. Depresioa, antsietatea... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexu-jazarpenaren-beste-alde-ezkutua-osasun-arazoak/@@download/image/acoso-sexual.jpg
2017/11/24
berria
Lanean, bikotean... egunero, milaka emakumek jasaten dute sexu erasoren bat. Fisikoak dira batzuetan, hitzez bestetan, baina denek dute osasunean eragina. Depresioa, antsietatea...
Sexu-jazarpenaren beste alde ezkutua: osasun arazoak

Leire (fikziozko izena) gogorik gabe doa lanera egunero. Iritsi bezain laster, zuzendariaren bulegotik ziztuan igarotzen da, eta bere lekuan eseri. Baina gaur bilera dauka, eta badaki harekin hitz egin beharko duela. Gorroto du hurbiltzen den bakoitzean nola saiatzen den behar baino kontaktu gehiago izaten, sorbaldean esku bat jarriz, gorputza berera gerturatuz... gorroto ditu ere bere betiko txantxak, insinuazio ergelak... Leirek ez du ezer esan nahi, lan hori behar duelako, baina beldurrez doa lanera, egunen batean, marra gorria zeharkatuko duen beldurrez. Eta nekatuta bizi da, egunero jasaten duen beldur horrek leher eginda utzi du.

 

Fikziozko egoera horrek munduko emakume askoren eguneroko batailak deskribatzen ditu. Izan daiteke lanean, kalean, etxean, inguruan... sexu-jazarpenak, dela fisikoa zein hitzezkoa, eragin zuzena du osasunean. Jazarpena egunero jasaten dute, eta dosi txikietan bada ere, pixkanaka beren autoestimuan eragiten du, nekea, depresioa, antsietatea eta bestelako gaitzei ateak irekiz.

 

 

Hilak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean, halako egoeren inguruan gogoeta egiteko eguna izango da, baina ez bakarra; izan ere, halako egoerak salatzea ez da erraza. Modu irekian eta fisikoki erasotuak izan arte, oso zaila da jazarpen hori egon dela frogatzea, hare gehiago oraindik biktimen salaketa zalantzan jartzen duten epaileen aurrean. Denon esku dago ingurura begiratu, eta antzeko egoera bat jasaten dabilenari laguntza eskaintzea.