Sexu gutxi? Bota errua kutsadurari!

Sexu gutxi? Bota errua kutsadurari! Orain bai, ingurugiroaz kezkatzeko pisuzko arrazoi bat izango duzu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexu-gutxi-bota-errua-kutsadurari/@@download/image/wiker_aug2017hd-678x376.jpg
2019/07/16

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Orain bai, ingurugiroaz kezkatzeko pisuzko arrazoi bat izango duzu!
Sexu gutxi? Bota errua kutsadurari!

Sexu faltarako ehunka aitzaki eta azalpen bilatu dira: estresa, nekea edota denbora falta... Bada ikerlarien esanetan, kutsadurak ere badu zerikusirik gure sexurako desioan. 

Hainbat ikerketa egin dira azkenaldian kutsadurak gure gorputzean duen eraginaren inguruan, eta antza denez, kutsadurak eragindako disruptore endokrinoek organismoa eraldatu dezakete, gure gorputzari mezu okerrak igortzera eramanez. Hain zuzen, kutsadurak gurekin etengabe kontatutan dauden substantzia kimikoak aireratzen ditu, gure hormona sistema aldaraziz. Sexurako desioa murrizteaz gain, haurren garapen fisiko eta mentalean eragin dezake horrek.

Sexurako desioan, batez ere emakumeak dira kutsaduraren eragina jasan dezaketenak; hain zuzen, emakumeen hormonetan oso presente daude disruptore endokrinoak, hau da, estrogenoak. Gauzak horrela, substantzia kimiko horiekin kontaktuan egoteak libidoaren jaitsiera nabarmena eragin dezake.

Disruptore endokrino bezala funtzionatzen duten 500 substantzia baino gehiago existitzen dira egun, nekazaritzak, kosmetikak, farmazia produktuek edo garbitzeko produktuek igortzen dituztenak. Kutsadura horrekin egunero gaude kontaktuan, eta hala, pixkanaka gure organismoan sartzen dira, gure sexurako desioa itzaliz. Eta ez hori bakarrik; antza, erabiltzen diren antisorgailuak ere ingurugirora iristen dira gernuaren bitartez, eta hala, disruptore endokrino bihurtzen dira. 

Hain zuzen, Internal Society of Sexual Medicine y la National Library of Medicine aldizkariak hainbat ikerketa argitaratu ditu disruptore endokrinoekin kontaktuan egon diren gizonen inguruan; bertan azaleratutako ondorioen arabera, esposizio horrek lotura zuzena du libidoaren desagerpenarekin, testosteronaren jaitsierarekin eta tentetzeko disfuntzioarekin.

Libidoa desagerrazteaz gain, beraz, kutsadurak honako eraginak izan ditzake: nesken pubertate goiztiarra, obulutegi polikistikoen sindromea, antzutasuna, tumoreak, sistema neurologikoaren garapenean aldaketak, diabetesa edo obesitatea eta bestelako osasun arazoa. Bizimodu ekologikoari ekiteko prest?