Sexu abusuen aurkako funtsa sortu dute Hollywooden

Sexu abusuen aurkako funtsa sortu dute Hollywooden Zinemaren industriako emakume esanguratsuenetako batzuk bildu egin dira errekurtsorik gabeko biktimei babes ekonomikoa eskaintzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexu-abusuen-aurkako-funtsa-sortu-dute-hollywooden/@@download/image/ME TOO GAZTEZULO.jpg
2018/01/03
berria
Zinemaren industriako emakume esanguratsuenetako batzuk bildu egin dira errekurtsorik gabeko biktimei babes ekonomikoa eskaintzeko.
Sexu abusuen aurkako funtsa sortu dute Hollywooden

Urtea indartsu hasi dute zinemaren munduko emakumeek. 300 emakumetik gora bildu egin dira, sexu abusuen aurkako funts ekonomikoa sortzeko; Meryl Streep, Reese Witherspoon, Jennifer Aniston edota Eva Longoria, besteak beste, errekurtsorik ez duten biktimak babesteko helburuarekin batu dira proiektuan.

 

Harvey Weinsteinen kasuak oraindik badu oihartzunik, eta dagoeneko geldiezina den elur-jausia eragin du. Hollywoodeko emakumeek 'aski da' esatea erabaki dute, eta funts honekin, etorkizunean sexu jazarpenak jasan ditzaketen dirurik gabeko emakumeak babestuko dituzte.

 

#MeToo mugimenduak eragindako proiektua da honakoa; Weinsteinen kasuak eztanda egin ondoren, milaka emakumek beren bizitzan jasandako jazarpenak aireratu zituzten traola horren bitartez. Hala, Hollywoodeko emakumezko ekoizle, aktore zuzendari eta bestelako langileak batzea erabaki dute, eta Time's Up (amaitu da denbora) funtsa sortu dute, sexu erasoen biktimak babesteko. Dagoeneko, 13 milioi dolar bildu dituzte, eta dirua eskaintzeaz gain, laguntza legala ere emango diete. Funts honek, behar duena laguntzeaz gain, berdintasun enpresarialaren alde egingo du.