Sexty Sexers taldea bueltan da hiru kontzerturekin
Oraintsu jakin berri genuen Berako Sexty Sexers taldea itzultzekotan zela, gaur hiru kontzertu iragarri ditu.
![Sexty Sexers taldea bueltan da hiru kontzerturekin Sexty Sexers taldea bueltan da hiru kontzerturekin](https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexty-sexers-taldea-bueltan-da-hiru-kontzerturekin/@@images/1fb22ace-23e6-49f6-b3bd-98f9c4591737.jpeg)
Beltza, iluna eta sakona tour 2020 deitu diote bira eta hauek dira oraingoz lehen datak:
Martxoak 14, Gasteizko gaztetxean + RedIronSquad
Apirilak 4, Gernikako Iparragirre elkartean + The Riff Truckers
Apirilak 24, Hondarribiako Psilocybenea aretoan + Horzdun
11 urte igaro dira azken diskotik eta 6 azken kontzertutik. Halere, taldekideak beste hainbat proiektutan ikusi ahal izan ditugu (Zakillers, Joseba B. Lenoir...). Bada orain, berriz ere aukera izango da zuzenean Sexty Sexers taldearen rock dotoreaz gozatzeko.