Sexty Sexers: Kontzertuak besta bihurtzen ditugu

Nafarroatik datoz, hainbertze talde eta kantari interesgarri eman dituen Bera herritik. Garai batean Ameba izena zuten, baina talde batek izen hori erregistratua zuela eta, Sexty Sexers izena hartu zuten. Seguru asko, euskaraz kantatzen duen rock´n´roll talde onenetako bat da gaur egun. Oraintsu, diskoa karrikaratu dute Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin.
Nondik dator Sexty Sexers izena?
Izenaren jatorria AEBetako Route 66 ibilbidean dago. Route 66 delakoa AEBak ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen errepidea da, eta bide hori egiten dutenek sixty sixers izena ematen diote beren buruari. Izen horri izaera sexualagoa eman nahi izan diogu, sex hitzarekin jokatuz.
Hasieran Ameba izena zenuten, eta orain Sexty Sexers. Zer aldatu da ordutik hona?
Taldea ez da aldatu, Ameba taldeko bortz lagunak ari gara Sexty Sexers-en. Izena halabeharrez aldatu behar izan genuen, baina egia erran, aldaketa ongi etorri zitzaigun, lehendabiziko izenak ez baitzuen gure izaerarekin bat egiten. Sexty Sexers irakurri edo entzuten duzunean, badakizu ikusiko duzuna rock´n´rolla izanen dela.
"Rock izerditsua" egiten omen duzue. Baina zer da hori?
Izenak berak nahiko argi adierazten du. Musika gure bizitza da, lehen mailan dagoen zerbait, eta hori gure jarreran nabarituko duzu. Agertokira igotzen garenean, dena ematen dugu, eta pasioa, izerdia, eta batzuetan odola ere, presente egoten dira.
Deskribatu zuen taldea, eta egiten duzuen musika.
Astebururo musika entzunez, musika joz, era guztietako jendearekin, gaur toki batean eta bihar beste batean, besta bizi nahi duen lagun taldea gara. Gure musika plan hori gauzatzeko egina dago. Kontzertuak besta bihurtu nahi izaten ditugu, eta, beraz, gure musika horretara bultzatzen zaituen musika bezala definitzen ahal da.
Zeintzuk dira zuen erreferentziako taldeak?
Musika zuzenean jotzea bezainbertze maite dugu musika entzutea. Astero, disko berriak entzuten gabiltza, estilo anitzekoak. Hala ere, argi dago gure kantuetan entzundako guztiaren zati bat antzematen dela. Batetik, 70eko hamarkadako hard-rockaren eragina ikusten dut gure diskoan, Led Zeppelin, Black Sabbath, Thin Lizzy edo AC/DC bezalako taldeak buruan direla. Horretaz gain, 80ko hamarkadako taldeen aztarna ere garbi antzematen da, The Cult, Guns N´Roses, Mötley Crüe... bertzeak bertze. Eta azkenik, punk rockaren eragina aipatuko nuke. Hori ere hor dago.
Nolako punk rocka?
Garai guztietako punk rocka jarraitzen dugu. Dena den, 90eko hamarkadan Eskandinabian indar handiz sortutako Hellacopters, Gluecifer eta Turbonegro taldeen high energya atsegin dugu gehien.
Gluecifer taldearekin batera jo zenuten Duragon. Nolako esperientzia izan zen?
Izugarria izan zen! Aspalditik gara Gluecifer-zaleak, eta aurretik, ezin izan genituen zuzenean ikusi. Baina taldea deseginen zutela-eta, azken bira iragarri zutenean, ezusteko galanta hartu genuen beraiekin joko genuela jakin genuenean. Gau berezia izan zen, Durangoko Plateruenan jotzea, hainbertze rock jarraitzaileren aitzinean... erran daiteke gure ibilbidean pauso bat gehiago izan zela. Hala ere, kontzertu hori berezia izan zen bezala, bereziak izan dira, bertzeak bertze, Misfits, Dirties, Surfin Kaos eta Potemkinekin batera emandakoak ere.
Aukeratu diskoko kantu bat, gogokoena.
Oraingoan, "Berriz galdetuko diat (are you ready)" aukeratuko dut. Ez da gogokoena, baino bai gogokoenetako bat. Kantu hau, autopistan bolantea eskuan duzula, eta bolumena topera jarrita, izugarri ongi sartzen da!
The Yardbirds taldearen "Heart full of soul" abestiaren bertsioa egin duzue. Zergatik kantu hori?
Zuzenekoetan beti jo izan ditugu bertsioak. Izan ere, guk gure burua zuzeneko taldetzat dugun heinean, zuzenekoa besta bat bezala bizi dugu. Eta gainera, musika entzule amorratuak garela ere argi dago. Ez genuen nahi gure izaeraren zati hori diskotik kanpora gelditzea, eta horregatik, bertsio bat sartzea erabaki genuen. Egin izan ditugun bertsio guztietatik, Yardbirdsek 1965ean moldatu zuen "Heart Full Of Soul" aukeratu genuen, gure ekarpena nabarmena izanen zelako. Gainerako bertsioetan fidelagoak izan gara jatorrizko kantuarekiko, baina kantu honetan, gitarrei indarra eta erritmoari abiadura eman diogu, gure kantu baten itxura emanez.

Sexty Sexers taldekoek, artean Ameba izenarekin ari zirelarik, "Volcom ent, Band joust" lehiaketan europako talde onenaren saria irabazi zuten duela urte batzuk. Esperientzia hura gogorarazteko eskatu diegu nafarrei, eta hona hemen erantzuna: "Lehiaketa hori urtero egiten dute AEBetan, Volcom Entertainment diskoetxeak antolatuta. Iaz, lehiaketa Europan ere egiten hasi ziren, eta lehendabiziko edizioa Kantabrian antolatu zuten, Castro Urdiales herrian. Lagun batek Amebak grabatutako 'Amets hezeak, eta zauri gaziak' maketa bidali zuen, eta finalerako deitu gintuzten. Finalean sei taldek parte hartu genuen, Castro Urdialesko areto batean aritu ginen, eta irabazteak harritu gintuen, euskaraz abestu genuen talde bakarra izan baikinen. Esperientzia polita izan zen".

Castrourdialesen euskaraz eta irabazi!