Sexismoa komunikabideetan aztergai

Ikastaroa egingo dute Zarautzen azaroaren 8an eta 15ean. Hedabideetako langileei, kazetaritza ikasleei, komunikazioan espezializatuei eta, oro har, gaia interesgarri jotzen duten guztiei zuzenduta dago.
Mikel Otxotorenak eta Xabier Odriozolak emango dute ikastaroa, euskaraz, Berdintasun saileko ikastaro aretoan. Besteak beste, gizonezkoek eta emakumezkoek hedabideetan zer irudi duten eta berdintasunerantz jotzeko zer bide dauden jorratuko dituzte, eta publizitate sexista agerikoa eta sotila identifikatzen ikasiko dute. Genero indarkeriari eta sexu diskriminazioari buruzko oinarrizko ezagupenak ere jasoko dituzte ikastaroan parte hartuko dutenek. Azaroaren 3a da azken eguna izena emateko.