“Sex, Age & Death”

“Sex, Age & Death” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sex-age-amp-death/@@download/image/14p9-1.jpg
2001/12/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Bob Geldof
14.zenbakia
“Sex, Age & Death”
“Sexua, adina eta heriotza”. Lehendabiziko eta hirugarren hitzak rock & rollaren kulturarekin lotu daitezke, bigarrena, berriz, inola ere ez. 1985eko “Live Aid” jaialdi erraldoiaren eragile nagusia ingelesek “midlife crisis” deitutako krisialdi horretan murgildurik dabil antza. Egungo Bob Geldof-ek azaleratu nahi duen alderdi kaustikoa edertasun tragikoa (baina edertasuna, finean) barreiatzen duten kantu berrietan islatuta dago, “Mind in pocket” eta batez ere “Pale white girls” abestietan, kasu. Bereziki gordinak dira bere emazte izandako Paula Yates-i (Bob Geldof utzi eta Michael Hutchence-kin bizitzera joandakoa) eskainitako hitzak, hiruki hartatik gaur egun urteak betetzen dituen bakarra bera den une honetan.