“Sex abaroa”

“Sex abaroa” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sex-abaroa/@@download/image/10p42-3.jpg
2001/07/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Paddy Rekalde
10.zenbakia
TXALAPARTA



Errotikoak barik erotikoak, hauek bai. Argazkietako biluziak ez dira hondartzan beroak eragindako espejismo edo ispilukeriak, ez horixe. Aho irekiek ere ez dute Inglaterrako ahoeriekin batere zerikusirik. Irlandar kutsuko "Whiskey koloreko gauak" ipuin bildumaren ondoren, Paddy Rekaldek erotikaren kolore zuribeltz eta argilunak hautatu ditu sexuaren eta grinaren zokoak eta itzalak ikertu eta poema narratiboen bidez bere ikuspuntua azaltzeko. Sexua, itzal goxo, aterpetxe edo abaro delako. Kasu honetan, piztuta ala itzalita galderari piztuta erantzun beharko diogu ezinbestean. Zentzu guztietan piztuta.