Seven psychopaths

Gidoilari bat hurrengo lanerako inspirazio bila dabilela, bere bi lagun xelebreek zakur bat bahitzeko asmoa agertuko diote. Istorio erakargarria irudituko zaio eta lanean hasiko da gidoilaria, baina gauzak konplikatzen joango dira mafiako kide baten zakurra galdutzat emango dutenean. Christopher Walken, Sam Rockwell eta Woody Harrelson komedia beltz zoro batean ikusteko aukerak ez du preziorik.