“Seven Feet Under” ***

“Seven Feet Under” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/seven-feet-under/@@download/image/Underbelly.jpg
2011/01/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
The Underbelly
114.zenbakia
“Seven Feet Under” ***
Azken hilabeteotan (urteak jada) soul, funk eta jazz doinuak biziki jorratzen dituzten taldeen diskoak aipatu ditugu, eta horietako asko Europan sortuak eta azal zuria duten musikariek osatutakoak dira. Lehen harridura sortzen zuena normala bilakatu da orain, izugarrizko maila musikala dutelako gainera. Errealitate honen beste adibide garbi bat: Ingalaterrako The Underbelly. 70eko hamarkadako erritmo beltzak hartu dituzte oinarri aurreneko disko honetan, eta kantu gehienak instrumentalak badira ere, hiru abestitan Dojo Cuts taldearen Roxie Ray abeslaria dute lagun.