“Seven Easy Pieces”

“Seven Easy Pieces” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/seven-easy-pieces/@@download/image/30p14-4.jpg
2003/05/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Detroit Cobras
30.zenbakia
Hona hemen Detroit-eko kobrek berriki argitaratutako azken erreferentzia —beste bi disko luze grabatu dituzte—. Taldeak ez du beraiek sortutako kanturik jotzen: 60ko hamarkadako soul estiloko harribitxiak egokitzen dituzte, orain bezala, sentsualitatez beteriko zazpi kantu eskaintzeko. Rachel Nagy dantzari exotiko ohiaren ahots sexy-ak harrapatu egingo zaitu.