"Seven" berri baten esperoan

"Seven" berri baten esperoan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/seven-berri-baten-esperoan/@@download/image/20091247658david_ficher.jpg
2012/12/13
berria
Sevenekin (1995) hiltzaile psikopaten azpi-generoa berritu ostean, David Fincherrek eta Andrew Kevin Walker gidoilariak bat egingo dute berriz ere. Kasu honetan, Max Ehrlich idazlearen The reincarnation of Peter Proud eleberria egokituko dute. Unibertsitateko irakasle bat, egun batetik bestera, amesgaizto arraroak izaten hasiko da. Pixkanaka, gauero torturatzen duten irudiak memoriako zokorik ezkutuenean gordeta dituen iraganeko oroitzapenak direla jabetuko da. Iluna, iluna.