“Seveche”

“Seveche” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/seveche/@@download/image/61p16-2.jpg
2006/03/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Incognito
61.zenbakia
90eko hamarkada hasieran diskoak kaleratzeari ekin zionetik, Jean Paul Blue Maunick musikari eta ekoizlearen jarraitzaile sutsuak bihurtu gara. Estiloen gainetik, musika dotorea konposatzen du gizon honek, eta konposaketa horiek benetako soinua bilakatzeko orduan, bere inguruko musikari trebeenak aukeratzen ditu beti. Abeslarien aukeraketa ere ez da txantxetakoa, eta musika beltzaren ahots dotore eta indartsuenak izan ditu lagun: Maysa Leak edo Joselyn Brown, adibidez. Incognito taldea ez da moldeak apurtzen dituen horietakoa, baina euren goi mailako musika horrekin, nork behar ditu molde berriak? Gure talde kuttunetako bat.