Setien, Lazkano, Ortiz eta Ordorika, Musika Bulegoa sariak

Setien, Lazkano, Ortiz eta Ordorika, Musika Bulegoa sariak Berri Txarrak taldeak Musikaren Etxepare saria jasoko du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/setien-lazkano-ortiz-eta-ordorika-musika-bulegoa-sariak/@@download/image/elena-setien-kmHE-U50166298296TJG-624x385@Diario Vasco.jpg
2017/11/23
albiste-laburra
Berri Txarrak taldeak Musikaren Etxepare saria jasoko du.

Musika Bulegoak lehen aldiz eskainiko dituen sarien irabazleak ezagutzera eman dizute. Etxepare Institutuarekin batera, aurtengo musika pieza esanguratsuenen egileak saritu dituzte, hala nola, Ramon Lazkanok 'Festival d'Automne à Paris-Portrait'-en eskainitako zuzenekoa, Juan Ortizen Winter Tales diskoa, Elena Setienen Dreaming of Earthly Things eta Ruper Ordorikaren Guria Ostatuan

 

Gainera, Syntoramaren Zuhainpeko Soinuak obrari ohorzeko aipamena eskaini diote, eta Berri Txarrak taldeak Etxepare Musika saria jasoko du. Bestalde, E.H.M.B.E sari berezia Jazzargia elkarteari eman zaio Jazz uhinak hirian barrena proiektuagatik

 

Ekitaldia hilaren 29an izango da, 19:00etan, Musikenen. Sari banaketarekin batera, hainbat zuzeneko eskainiko dituzte sarituek.