Seth Rogen: Algara izpiak

14 urte ditu. Betaurrekoak, alkandora zuria, irribarre pikaroa. "Kaixo, Seth Rogen naiz, Playgirl aldizkariko modelo ohia". Bistan da modelo ez dela. Bistan da taula gainean egoteko balio duela.
"Ados, ez naiz modeloa. Baina judua naiz". 14 urte ditu, baina ur sakonetan sartzeko prest dago. "Sarri galdetzen didate judua izatearen okerrena zer den. Milaka urtetan arrazistengandik jasandako jazarpen eta torturak? Ez. Judua izatearen okerrena aitona-amonak dira". Vancouverreko bakarrizketa lehiaketan bigarren postua eskuratuko zuen gerora. Eta hori baino garrantzitsuagoa: Judd Apatowren arreta bereganatu.
Freaks and Geeks kultuko telesailerako fitxatu zuen Apatowk eta konfirmatu zuen kamera aurrean ere barrea eragiteko dohai bereziak zituela mutilak. Hala, indie komedia amerikar berriaren film mugarrian, The 40-Year-Old Virgin (2005) apartan, Steve Carell maisuaren pareko aritu ostean, Apatow lagunak opari ezin hobea egin zion: rol nagusia Katherine Heigl ederraren alboan, Knocked Up (2007) erromantiko bezain ganberroan. Hortik aurrera? Superbad (2007), Pineapple Express (2008), Zack and Miri Make a Porno (2008)... Komediak errege berria zuela aldarrikatzen zuen herri xeheak. Berorrek nahi bezala. Funny People (2009) izan zen lekuko aldaketarako aukeratutako filma. Apatow notario eta Adam Sandlerrek koroa entregatu zion Seth Rogeni.
Michael Cera, Jonah Hill, Christopher Mintz-Plasse... Ahaztu txokolate tabletak, ahaztu irribarre disdiratsuak. Neskek ez dituzte, ba, barre eginarazten dieten mutilak nahi? Rogen eta koadrila Hollywoodeko neskalagunaren eskua eskatzera datoz. Eta horretarako guapoen azken gotorlekua konkistatzear da Seth Rogen. Christian Bale, Ryan Reynolds, Chris Evans... dardaratan dira. Batman, Linterna Berdea, Amerika Kapitaina jakinaren gainean dira. Heldu da kurumino berdea, heldu da The Green Hornet. Aurrerantzen, superheroiak ez dira gauza bera izango.
Izena: Seth Rogen.
Jaioteguna: 1982-04-15.
Jaiolekua: Vancouver (Kanada).
Neska-laguna: Lauren Miller aktorea.
Film bat: Lebowski (Joel eta Ethan Cohen).
Aktore maiteena: Will Ferrell.
Superheroi gogokoena: The Punisher.
Musika talde gustukoena: Coldplay.
Ametsa: Kevin Smithekin lan egitea.
Maite du: Adam Sandlerren txiste-zintak entzutea.
Gorroto du: Gidoiagatik argaldu behar izatea.

Nortasun Agiria