Set the dial

Kale berdinean bizi ziren hiru lagun elkartuta sortu omen zen taldea orain sei bat urte. Ordutik, lan ugari egin dute eta azken bi urteetan kaleratutako bi diskoak dira horren emaitza. Azken Set the dial honek Black Tusken jarrera finkatu du, HC punketik aldendu eta stoner nahiz sludge aldera jotzen baitu, euren herrikide Kylesaren antzera. Ez dakigu zer darabilten Savannah-n (Georgia) baina ez da kasualitatea izango Baroness, Kylesa eta Black Tusk bertakoak izatea eta metal eszenaren barruan antzeko lekua betetzea. Diskoaren azala Baronesseko John Baizley-k sinatu du.