Sermond's-en disko berria iritsi da, eta Willis Drummonden hirugarrena, heltzear

Sermond's-en disko berria iritsi da, eta Willis Drummonden hirugarrena, heltzear https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sermondsen-disko-berria-iritsi-da-eta-willis-drummonden-hirugarrena-heltzear/@@download/image/20112172278Sermond_s_azala.jpg
2012/12/13
berria
Sermond's-en disko berria iritsi da, eta Willis Drummonden hirugarrena, heltzear
Zer da lehenengo, tximinoa, gizakia ala gitarra? Ez al du gizakiak tximinoarena gero eta gehiago egiten? Rock-and-rolla tximinoarena egitea da? Gizakiaren eboluzioa hobera bidean doa? Punk-rocka iragana da, bere sasoi apurtzailea pasa zuena eta gaur egun inor asaldatzen ez duena? Guztia ziklikoa bada, ze puntutan gaude orain? Atzera edo aurrera begira? Galdera gehiegi dira horiek, eta Sermond´s taldekoek ez digute erantzunik eman nahi.
Galdera horiek guztiak jarri ditu mahai gainean Elorrioko Sermond's taldeak Amaiera hasieran dator  bigarren diskoan.


Maukamusikekin plazaratutako lanean punk-rock doinuak nagusi dira, eta euskara eta ingelesa tartekatzen dira Sermond's-en kantetan.

Hona hemen datozen asteetan emango dituzten kontzertuak:

Otsailak 19: Elorrioko gaztetxea
Otsailak 26: Eskoriatzako Inkernu taberna
Martxoak 5: Mutrikuko gaztetxea
Martxoak 18: Leitzako gaztetxea (Rat-zinger taldearekin batera)
Martxoak 19: Zaldibar (Rat-zinger taldearekin batera)
Martxoak 25: Deustoko jaiak (Rat-zinger taldearekin batera)
Maiatzak 6: Altsasuko gaztetxea (Xasta taldearekin)
Ekainak 4: Arrasate

'Istanteak', martxoaren 4an
Bestalde, Iparraldeko Willis Drummond taldeak estudioko hirugarren diskoa, Istanteak izenburu duena aurkeztuko du martxoaren 4an. Egun horretan bertan, kontzertua emango dute Heletan. Aurrerapen gisa, Begi erreak kanta entzun daiteke euren myspace-an.