“Septentrio"

“Septentrio" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/septentrioquot/@@download/image/15p42-2.jpg
2002/01/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Aurelia Arkotxa
15.zenbakia
ALBERDANIA
185 orrialde




Itsasgizon eta aurkitzaile zaharren bidaia mundu liluragarria berreskuratu du guretzat Aurelia Arkotxak. "Mila eta bat gauak", "Gulliver-en bidaiak" edota ontzietako kapitain zaharren izkribu galduetan bere sustraiak hondoratzen dituzten narrazioak oro. Urruneko ekialdetik hasita, Marco Polo eta Kogatraren arteko amodio istoriotik, Iohan Mandabillaren bidaia magikoetara, Kublai Khan Handiaren erresumatik Persiara pasa ondoren, Iohan apezaren lurralde misteriotsu eta basatietara helduz. Ondoren, mendebalde gogorrerantz, Quebec eta Ternuako kostalderantz, baleak ehizatzen ibiltzen ziren euskaldun marinel zaharren aztarnak jarraituz. Han-hemenka istorioak eta datuak arakatu ostean, itsasoaren inguruko altxor literario bat moldatu du autoreak. Gainera, lapurdiko euskaran idatzia denez, irakurleak hango hizkuntzaren edertasunera hurbiltzeko parada ezinhobea izango du.