Euskal Herriko historia ezagutaraztea helburu duen parkea eraiki dute Senperen

Euskal Herriko historia ezagutaraztea helburu duen parkea eraiki dute Senperen Anai Artea elkartearen lana izan da parke berezi hau eta hainbat historialariren laguntza eduki du, bideoen bidez, gure historiako hogeita bi garai kontatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/senperen-euskal-herriko-historia-ezagutaraztea-helburu-duen-parkea-eraiki-dute/@@download/image/Captura de pantalla 2023-05-29 a las 7.35.42.png
2023/05/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Anai Artea elkartearen lana izan da parke berezi hau eta hainbat historialariren laguntza eduki du, bideoen bidez, gure historiako hogeita bi garai kontatzeko.
Euskal Herriko historia ezagutaraztea helburu duen parkea eraiki dute Senperen

Anai Artea elkarte humanitarioa euskal iheslariak laguntzeko sarea izan da hamarkadetan, 1969an sortu zenetik. Orain, Senpereko (Lapurdi) Helbarrun auzoko Zubiondon parke bat eraiki dute. Bertan Euskal Herriaren historia luzea laburbildu nahi izan dute hainbat historialariren laguntzarekin batera. Maiatzaren 27an estreinatu zen parkea. 

Herriko laborari batek emandako 1.500 metro koadrotan parke tematikoa eraiki da. Bertan, 22 paneletan eta QR kodea erabiliz Euskal Herriko historia kontatzen da. Bideo horiek historialarien testuetatik abiatuta eraiki dira eta parkean kodea eskaneatuz edo zuzenean webgune honetara sartuz ikusi ahal dira.
 

Oroitlekuaren kokapena

Orain dela 40.000 urteko kontakizun batekin hasi eta Lizarra-Garazi Akordioarekin (1998) bukatzen da kronologia eta nagusiki gai hauek lantzen dira: erromatarren garaia, Orreagako 778. eta 824. urteetako guduak, Nafarroako foru orokorra, PNV-EAJ alderdiaren sortzea, ETAren sortzea edo euskararen egoera atzo eta egun. Garai bakoitzarendako, webgunean, euskarazko bideo bat ageri da, eta frantsesezko eta gaztelerazko azpitituluekin ere ikus daiteke.