'Señora Bertso Eguna' egingo dute otsailaren 17an

'Señora Bertso Eguna' egingo dute otsailaren 17an Bertso-poteoa, bazkaria, bertso saioa eta kontzertuak izango dira, eguerdian hasita. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/senora-bertso-eguna-egingo-dute-otsailaren-17an/@@download/image/señora eguna.png
2024/02/08
Bertso-poteoa, bazkaria, bertso saioa eta kontzertuak izango dira, eguerdian hasita.
'Señora Bertso Eguna' egingo dute otsailaren 17an

Señora Sariketak jarraipena izango du aurten ere, lehiaketarekin, baina, horretaz gain, lehiarik gabeko eguna ere antolatu dute: Señora Bertso Eguna. Soraluzen izango da otsailaren 17an, eta bertso munduaren bueltako genero disidente ororentzako ospakizun eguna izatea nahi dute. Bertsolaritza transfeminista gustuko duen orori luzatu diete gonbidapena.

Goizetik gauera bitarteko egitaraua prestatu dute. Eguerdiko hamabietatik aurrera bertso-poteoa egingo dute eta bazkaria izango da ondoren, 15:00etan hasita. Bazkalondoren bertso-sortak ere entzungo dituzte bertaratzen direnek. 

Arratsaldeko 17:30ean, bertso saioa izango da honako bertsolari hauekin: Ainhoa Larretxea, Ainhoa Urien, Izar Mendiguren, Uxue Alberdi, Nahia Sasco, Amaia Agirre, Maddi Ane Txoperena, Alaitz Sarasola, Sarai Robles, Irantzu Idoate, Nerea Ibartzabal, Jone Larrinaga, Irati Majuelo, Aissa Intxausti, Haizea Arana, Alazne Untxalo eta Eli Zaldua. 

Ondoren, Elektropottotte elektrotxarangarekin poteoa egingo dute, herriko tabernetan. Azkenik, 22:00etatik aurrera, kontzertuak izango dira Soraluzeko gaztetxean: Eire eta DJ Txillardegi.

Bazkarirako txartelak bertsosarrerak.eus atarian erreserbau behar dira eta egunean bertan ordaindu. Arratsaldeko bertso saioa entzuteko sarrerak bost euro balioko ditu eta han bertan erosi ahal izango da. Kontzertuak, berriz, borondatearen truke izango dira.